Eremu digitalari lotuta nik argi dut baliabide digital libreak direla ikasleak mundu digitala ulerrarazteko eta eraldatzeko tresnak eskaintzen dituztenak. Ez dut hain argi zelan txertatu hezkuntzaren munduan.
Batzuetan, inertziek pentsarazten digute gauzak badoazela, eta horrekin bat egin behar dugula ezer zalantzan jarri gabe, bestela berehalako aldaketa motelduko genuke. Baina denboraren eta aukeren ikuspegiak inertziak bere lekuan jartzeko gaitasuna du.
Beharbada, zaintzaren digitalizazioa hartzen ari den bidea birpentsatu beharko genuke. Pertsonok hobeto pentsatu behar dugu teknologiak lagunduta erronka honi zelan ekin ahal diogun
Hezkuntzaren digitalizazioaz hitz egiterakoan kaleko pertsonok bi gauza ezberdin ulertu ohi ditugu: alde batetik, enpresen digitalizazioaren antzeko prozesu bat, non pertsonen eta informazioaren arteko harreman prozesuak digitalizatuko dituen sistemak garatuko diren eraginkortasuna bilatze bidean. Bestetik, ikasleen konpetentzia digitalak garatuko direla ulertzen dugu.
Eskuratzen ditugun datuak zenbat pertsona sartu den, zeintzuk errepikatu duten sarrera eta zenbat denbora batezbesteko egon diren bisitariak, dira. Datuak jasotzeko Matomo analisi etikoa ziurtatzen duen softwarera erabiltzen dugu.