Inertzia gainditzen

Iturria // Argia

Esteka //https://www.argia.eus/argia-astekaria/2768/teknologia

 

Pasa den astean Hezkuntzan Librezale taldeak, Euskal hezkuntzaren eraldaketarako oinarriak txostenaren baitan, zenbait iruzkin partekatu zituen digitalizazioari lotuta. Taldeko askok txostenaren โ€œmusikaโ€ oro har gogoko dutela adierazi zuten telegram bidez duten taldean. Baina, sakonki irakurtzen hasita, txostenak zenbait gauza hobeto zehazteko beharra duela zioten eta ekarpen benetan ederra partekatu dute taldearen webgunean. Horko zenbait ideiatatik tiraka nabil, idatzi ahala nik ere barneratuko eta hobeto ulertuko ditudalakoan. Adibidez, oso interesgarria da ahalduntze digitala eta konpetentzia digitala bereizi dituztela. Konpetentzia digitala erabiltzaile izateari zuzenduta dagoen kontzeptuarekin harremantzen dute eta ahalduntzeak berriz, eragile izateari loturiko ideia barneratzen duela ikusten dute. Horrekin ulertzen dudana zera da, hezkuntzan sustatzen dugun digitalizazioaren arabera, errealitatean eragiteko tresna gutxiago edo gehiago emango dizkiegula ikasle zein irakasleei. Agertu duten beste kezka bat da hezkuntzan teknologiaren areagotzea bultzatu nahi dela, teknologia digitala izatez onuragarria balitz bezala. Zentzu horretan, digitalizazio gehiago onura gehiagorekin lotzea saihestu behar da, funtsa ez baita digitalizazio gehiago, digitalizazio hobea baizik.

Eta hemen dator auziaren muina: zelan gainditu inertzia, zelan landu hezkuntzarako digitalizazio hobeago bat?
Galdera horri erantzutea da nire ustez hezkuntzaren erronka handietako bat. Eta erantzunak txostenean bertan dauden beste osagai batzuekin harremana izango duela uste dut: tokikoa, burujabea, naturari lotua, komunitateari lotua… Azken batean, hezkuntzaren digitalizazioak ezin duelako geruza isolatu bat izan, hezkuntzaren digitalizazio hobeagoa hezkuntzaren eredua bera eraldatzen dagoen seinale izango baita.

Irudia // It’s a foolish sheep that makes the wolf his confessor. // Egilea Grandville, J.J.

Lizentzia // Domeinu publikoa // https://www.oldbookillustrations.com/illustrations/sheep-wolf/

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude