haritu, kultura digital eta teknologia laborategia EDE Fundazioan parte den Suspergintza elkartearen baitan sortu zen.

Webgune hauΒ  Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzari esker jarri da martxan 2020. urtean.

2022. urtetik Bizkaiko Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren laguntza jasotzen du.

 

haritu

haritu

Suspergintza

susper

EDE Fundazioa

ede fundazioa

haritu 2019. urtean sortu zen prototipo bezala EDE Fundazioan parte den Suspergintza elkartea eta Azkuna Zentroa – AlhΓ³ndiga Bilbao elkarlan baten ondoren.

Esperientzia honen ondoren EDE Fundazioaren Suspergintza elkarteak lan ildotzat hartu du digitalizazioaren eta gizartearen inguruan ezagutzan sakontzea eta honen baitan proiektuak lantzeko. Azken helburua izanik bizitza kontutan hartzen duten digitalizazio prozesuak sustatzea.

Horregatik harituk forma ezberdinak hartzen ditu gaur egun:

  • Teknologia eta digitalizazio prozesuek gizartean duten eragina ulertzeko ikerketa.
  • Gazteentzako teknologia eta digitalizazioaren inguruan edukiak eta jarduerak sortzea. Non STEAM metodologiaren baitan zenbait aukera aurkitzen ditugun.
  • Digitalizazio prozesutan parte hartzen duten indarrak eta egiteko moduak eragin ditzaketen ondorioen inguruan kolektibo ezberdinekin lan egitea: bortizkeria estrukturala, ezagutza eta kultur arrakala,..

Pertsonen bizitza-baldintzak hobetzen dituzten, baloreak sustatzen dituzten eta gaitasun indibidualak eta taldekoak garatzen dituzten zerbitzuak eta proiektuak diseinatu eta kudeatzen ditugu.

Pertsona guztien guztizko gizarteratzea lortzeko lan egiten dugu, batez ere egoera zaurgarrian daudenena.

Esku-hartze eta programa sozialetan, kulturaletan eta hezkuntza arlokoetan esperientzia zabala dugu

Aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzeko lan egiten dugun erakunde sozialen multzoa gara. Ezagutzaren bidez eta ekonomia sozial eta enplegu inklusiboko proiektuak garatuz eta zuzenean esku hartuz egiten dugu hori.

 

EDEn erronka sozialen inguruan ikertzen dugu, pertsonen eta komunitateen bizitza hobetzeko irtenbideak eskaintzeko. Sarean ikasten dugu, lankidetzan aritzen gara eta komunitateko egitura indartzen dugu. Hori guztia laguntzaren bidez eta erakundeen prestakuntzaren bidez egiten dugu, zuzeneko esku-hartze sozialaren bidez, betiere, urrakortasun egoera handienekoen erabateko gizarteratzean arreta berezia jarrita. Ebidentzia horiek eta gure ikaskuntzak ondasun sozial bihurtzen ditugu, eta komunitatearen esku uzten ditugu, gizarteratze, enplegu eta prestakuntza lortzeko aukerak garatuz pertsona guztientzat, eta ekonomia sozialeko proiektuetan inbertituz.