Digitalizazioaren hariak gordailua

Digitalizazioaren hariak egitasmoa Azkue Fundazioak garaturiko eta sustaturiko proiektua da. haritulab.eus-etik gauzapenean laguntzen dugu.

Harremanetarako:

kaixo@haritulab.eus

2023. urtean Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digitalak graduko ikasleek hartzen dute honako erronka: Arrakala digitala pairatzen duten pertsonentzat pribatutasuna zaintzeko objektu digitalak pentsatzea.

#DigitalizazioarenHariak #3 #ArrakalaTik Proiektuen aurkezpena

Lan bikaina egin dute Humanitate Digital Globaleko graduko ikasleek, ezagutza asko dago euren proiektuaren baitan. Zorionak!!

#DigitalizazioarenHariak #3 #ArrakalaTik Proiektuen gauzapena

Lan bikaina egin dute Humanitate Digital Globaleko graduko ikasleek, ezagutza asko dago euren proiektuaren baitan. Zorionak!!

#DigitalizazioarenHariak #3 #Proiektuen posizionamendua

Arrakala digitala eta bazterkeria sortuko ez dituzten teknologiak pentsatu ditzakegu? bide luzea dugu, eta MUko HDG Graduko ikasleak horretan dabiltza.

#DigitalizazioarenHariak #3 #ArrakalaDigitala edo #TeknologiaBaztertzailea?

Dugun digitalizazioaren diseinuak pribatutasuna murriztu eta bazterkeria digitala handitzen du? Gai hauen inguruan hausnartuko dute Mondragon Unibertsitateko ikasleek, eta aurtengo Digitalizazioaren Hariak egitasmoaren baitan partekatuko dugu euren prozesua.

2022. urtean egitasmoa Etxebarriko BHI institutuan gauzatu zen Etxebarriko Udalaren laguntzarekin.

Azkue Fundazioak egindako prentsa oharrean informazio osoa aurkituko duzu.

STEAM proiektuak txertatzen izandako ikasketak

STEAM proiektuak gauzatzeko eskenatoki ederrena ez dugu beti izango

Unitate didaktiko baten saiakera // 3Dn protesiak

Unitate didaktiko hau proposamen bat da soilik, egin dugun prozesua partekatzeko. Irakasle-ikastetxe bakoitzak errealitate ezberdina du, behar bada ez da guztientzat egokia izango.

Unitate didaktiko baten saiakera // Robot suhiltzailea

Unitate didaktiko hau proposamen bat da soilik, egin dugun prozesua partekatzeko. Irakasle-ikastetxe bakoitzak errealitate ezberdina du, behar bada ez da guztientzat egokia izango.

Atzamarrentzako ferulak

Atzamar ferula baten ideia

Digitalizazioaren hariak Durangoko Azokan aurkeztu du Azkue Fundazioak

Digitalizazioaren hariak egitasmoaren inguruan Durangoko Azokan Azkue Fundazioak egin duen aurkezpena partekatzen dizuegu.

Robot suhiltzailearentzat txasisa

Txasis hau sortu dugu 3Dn fabrikatu daitekeen txasis adibide bezala, diseinua robot suhiltzailearentzat ere erabili izan dugu.

Partxisa

Partxis fitxak Digitalizazioaren Hariak proiektuaren baitan Etxebarriko BHIn adibide

Fekoor eta 3D inprimaketa ezgaitasunaren eremuan

DBH 3.mailakoek Fekoor-ekin hitzaldia izan zuten.

Izango gara gai 3Dn esku protesiko bat diseinatu eta fabrikatzeko?

Erronka handi bat hartu dugu, 3Dn esku protesiko bat diseinatu eta fabrikatzeko aukera aztertu nahi dugu. Gure plana:

Maider Likona + Ane Ortiz “Harremanak eta sareak” hitzaldia

Pasadan astean Etxebarriko bigarren hezkuntzako institutuko ikasleek hitzaldi berezi baten parte hartu zuten.

Azkue Fundazioak “Digitalizazioaren Hariak” egitasmoaren 2. edizioa aurkeztuko du Etxebarrin, irailaren 29an

Etxebarri BHI-ko 100 ikasle inguruk parte hartuko dute proiektuan, hain justu, DBH 3koek eta Batxiler 1 eta 2koek. Ekimena Etxebarriko Udalarekin lankidetzan garatu da. 

2021. urtean egitasmoa Bermeoko ikastetxeetan gauzatu zen Bermeoko Udalaren laguntzarekin.

Bermeoko Ikastolak, Arozena Barrueta Institutuak eta SC Bermeok hartu zuten parte. Azkue Fundazioak egindako prentsa oharrean informazio osoa aurkituko duzu.

  • denak
  • Arozena Barrueta Insitututa
  • Eleizalde Ikastoala
  • SC Bermeo

Sare sozialen arriskuak // Zyber delinkuentzia sentsibilizazio bideometraia

Sare sozialen arriskuen inguruan hausnarketa egiteko bideoa Bermeoko Arozena Barrueta institutuko ikasleek eginikoa.

Sexting // Zyber delinkuentzia sentsibilizazio bideometraia

Sexting praktikaren inguruan hausnarketa egiteko bideoa Bermeoko Arozena Barrueta institutuko ikasleek eginikoa.

Sare sozialen errealitatea // Zyber delinkuentzia sentsibilizazio bideometraia

Sare sozialen errealitatearen inguruan hausnarketa egiteko bideoa Bermeoko Arozena Barrueta institutuko ikasleek eginikoa.

Dino Xakea 3Dn inprimatzeko diseinuak

Dino xake jokoaren diseinua Bermeoko Eleizalde ikastolako DBH4 ikasleak eginikoa.

“Digitalizazioaren Hariak” egitasmoa: Bermeoko ikastetxeetan jositakoa

Bukatu da 2021. urteko Digitalizazioaren Hariak egitasmoa. Hala, pasa den abenduaren 10ean, itxiera-topaketa bat egin genuen, online. Halere, topaketa ez zen guztiz hotza suertatu, berotasun apur bat behintzat jaso baikenuen. Eleizalde Ikastolako, SC Bermeoko, Arozena Barrueta Institutuko ikasle eta irakasleen kontaketek ekarri zuten epeltasun hori.

Ikastola domino 3Dn inprimatzeko diseinuak

Ikastola dominoa jokoaren diseinua Bermeoko Eleizalde ikastolako DBH4 ikasleak eginikoa.

Euskal boloak 3Dn inprimatzeko diseinuak

Euskal boloak jokoaren diseinua Bermeoko Eleizalde ikastolako DBH4 ikasleak eginikoak

Tetris 3Dn inprimatzeko diseinuak

Tetris mahai jokoaren diseinua Bermeoko Eleizalde ikastolako DBH4 ikasleak eginikoak

Black jack 3Dn inprimatzeko diseinuak

Black jack jokoaren diseinua Bermeoko Eleizalde ikastolako DBH4 ikasleak eginikoa.

Jenga 3Dn inprimatzeko diseinuak

Jenga jokoaren diseinua Bermeoko Eleizalde ikastolako DBH4 ikasleak eginikoa.

“Digitalizazioaren Hariak”, Arozena Barrueta Institutuan: Zinema zuzendari baten begirada instituan

Zine zuzendari baten begirada izan dugu institutuan, eta gurean eragina izan du…

“Digitalizazioaren Hariak”, Eleizalde Ikastolan: “3D inprimagailuez asko ikasten ari gara”

3d inprimagailuaren erabilera ez da uste zuten bezain esperientzia erreza izaten Bermeoko Eleizalde Ikastolarentzat… eta piloa ikasten ari dira!

“Digitalazioaren Hariak”, Sagrado Corazón ikastetxean: First Lego League Euskadirako egiturak sortzen euskaraz eta 3D inprimagailuekin

Gure proiektuaren muina euskaraz ikertzea eta ezagutza euskaraz partekatzea da, komunitate ederra dagoelarik 3D inprimaketaren inguruan, baina euskalduna ez hain handia.

“Digitalazioaren Hariak”, Sagrado Corazón ikastetxean: “Zelan sustatu euskarazko ikerkuntza eremu digitalean ikasleekin”

Zelan sustatu euskarazko ikerkuntza eremu digitalean ikasleekin

“Digitalizazioaren Hariak” proiektua, Arozena Barrueta Institutuan: zibersegurtasunaren inguruan hausnartzen

Arozena Barrueta Institutuaren arabera, Ziberdelinkuentziaren inguruan ikerketa eta hausnarketa egiteko interesgarri suertatu zitzaigun Digitalizazioaren Hariak egitasmoa.

“Digitalizazioaren Hariak” proiektua, Eleizalde Ikastolan: mahai-jokoak egiten 3D-n

Elizalde ikastolaren bizipenak mahai jokoak diseinatzerako orduan Digitalizazioaren Hariak deialdiaren baitan.

Azkue Fundazioarekin batera: Digitalizazioaren hariak josten

Azkue Fundazioak “Digitalizazioaren Hariak” egitasmoa aurkeztuko du Bermeon, urriaren 14an

Helburuak:

Xede nagusia: Digitalizazioak bizitzen duen eraginaren inguruan hausnartzea da.

Helburu horri lotuta dauden zenbait galdera zehaztu ditugu, hausnarketa horretan sakontzeko edo hausnarketa bera bideratzeko:

  • Nortzuk ari dira geratzen digitalizazio prozesuen bazterretan?
    • Automatizazioaren ondorioak, hizkuntza gutxituak nora, lanaren etorkizuna, nork egiten du Internet… Generoa, migrazioa… ikuspuntuak lantzeko asmoz.
  • Teknologiak bizitza errazten digu?
    • Zer hobetzen du eta zeri egiten dio kalte? Erosotasunaren edo erraztearen ordaina zein da?
  • Zein da emozioen eta gure digitalizazio ereduaren arteko harremana?
    • Arretaren ekonomia: erabiltzen ditugun zenbait zerbitzuk nola lortzen dute gure arreta mantentzea gure emozioez baliatuz eta zein eragin izan dezake horrek gure bizitzetan.
  • Non geratzen da gorputza?
    • Zertarako behar dugu gorputza, non kokatzen da gure gorputza eremu digitala bitartekoa denean?
  • Non nago Interneten nagoenean?
    • STEAM, azpiegiturak ulertzeko moduak, Interneteko eredu alternatiboen ikerketa,…
  • Nola nago Interneten nagoenean?
    • Bullying-a, albiste faltsuak, adikzioak… jokabideak lantzeko asmoz.

Horretarako…

Ikastetxeetan, ikasleek proiektuak garatuko dituzte urrian eta azaroan.

proiektuak.

  • Ikastetxean eta/edo gazteen artean gertatzen diren digitalizazioari lotutako harremanen gainean hausnartzeko.
  • Prozesuaren emaitza gazteek sortua eta gazteentzat izan beharko da.

Proiektuen emaitzen aurkezpena:

  • Behin proiektuak amaituta, emaitzak ikastetxeen artean aurkeztuko dira, hiru ikastetxetako ikasleek egitasmo guztien berri izan dezaten eta proiektu horietatik atera diren emaitzak ezagutu ditzaten (zehazteke dago nola gauzatuko den aurkezpen hori).
  • Emaitzok, sareko gordailu batean bilduko dira, Creative Commons lizentziapean, partekatzeko asmoz. Hala, guztion esku egongo dira.

Harremanetarako:

Azkue Fundazioa
Agoitz plaza 1, 48015, Bilbao, Bizkaia
Tel: 94 402 80 81 Fax: 94 405 24 07
E-posta:info@azkuefundazioa.org

Garatzaile / Sustatzaile

Parte hartzaileak