STEAM proiektuak txertatzen izandako ikasketak

digitalizazioaren hariak

Bigarren urtez parte hartu dugu Azkue Fundazioak martxan jarritako Digitalizazioaren Hariak egitasmoan. Aurten Etxebarriko BHI institutuan Etxebarriko Udalaren bitartekaritzari esker.

Pasadan urtean Bermeon ikastetxeek makinak eta lantegi batzuk hartuta euren kabuz eman zioten forma proiektuei. Ikasketa handia izan zen guretzat, baina aurtengoa guztiz ezberdina izan da, ikastetxean bat gehiago bezala hartu baikaituzte. Horrek STEAM proiektuak hezkuntzan txertatzearen inguruan gure esperientzia areagotu du, eta hemen zenbait hausnarketa partekatu nahi ditugu:

  • STEAM proiektuak gauzatzeko eskenatoki edarrena irudikatu izan dugu:
    • Eskulana beharrezkoa bada, tresnak izango ditugula
    • Programak instalatzea beharrezkoa bada Chromebookak barik ordenagailu pertsonalak izango ditugula
    • Talde lanerako edo banakako lanerako espazio moldagarria izango dugula
    • Proiektuak eta materialak leku finkoetan izateko aukera izango dugula
    • Denbora luzeagoko saioak bideratzeko aukera, izango dugula, elkar ikasketa, ikerketa, … sustatzeko
    • Irakasleek euren kabuz ikertzeko eta proiektuak pentsatzeko denbora izango dutela

Baina errealitatea ezagutu dugu hobeto aurten. STEAM proiektuak dugun hezkuntzan sisteman txertatzeko unitate didaktiko zurruna sortu behar dugu, esploratzeko tarterik ez baitago orokorrean, eta irakasleek esfortzu handia egiten hari direlako holako proiektu bat ikasleei eskaintzen.

Horregatik aurten ikasi dugunarekin bi unitate didaktiko egiteko saiakera egin ditugu: Etxebarriko BH institutuarekin izandako esperientziaren emaitza.

 

Hemen prozesuaren zenbait argazki :).

 

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude