Unitate didaktiko baten saiakera // 3Dn protesiak

Gure espektatibak oso altuak ziren, 0tik hasi behar baginen ere. Azkue Fundaziotik bidali ziguten teknikariari ideiak emateko eskatu genion, baina, ideiak politak baziren ere, hauek gauzatzea baino, gure errealitatera egokituko diren proiektua aurkitzea izan da gure ikasketa handiena. Baita noski zenbait teknologiak erabiltzean dakartzan aukerak eta erronkak.

ย DBH 3 Ikasleak

4 gela

83 ikasle

Hasierako ideia Lortu duguna Hobeto egokitzen zaiguna
Esku protesikoa (hemen gure hasierako espektatibak) Ferula diseinuak Mahai jokoak diseinatzea eta fabrikatzea

Proiektua gauzatzeko behar izan duguna

Materiala

  • Ikasle bakoitzeko zuzenki bat
  • Arkatzak
  • Papera
  • 3D inprimagailua (Gure kasuan Azkue Fundazioak Ultimaker 2+ bat ekarri zuen)
  • 4 aliketa gutxienez euskarriak kentzeko
  • Lixa azken emaitza txukuntzeko
  • 1 espatula
  • Filamentua (Gure kasuan 2,85ko diametrokoa inprimagailuak neurri hori behar zuelako)
  • SD txartela diseinuak ordenagailutik Makinara eroateko
    • SD irakurgailua
  • Mahai finko bat eta entxufe finko bat makina jartzeko
  • Internetera konexioa

Softwarea

  • Diseinatzeko (CAD): Tinkercad erabili genuen. Software pribatiboa da, baina FreeCad bezalako alternatibak momentu honetan (ez genekien ezer) oso urrun geratzen zitzaizkigun.
  • Fabrikatzeko (CAM): Cura erabili dugu. Software librea da. Instalatu behar da.
    • Cura ezarpenak:
      • Tobera: 0,6mm (gure kasuan)
      • Filamentua PLA

Zenbait ikasketa 3D inprimagailuaren inguruan:

  • Ataskatzen da
    • Atzetik
    • Toberan
  • Diseinua ondo egitea denbora eta buruhausteak txikitzen ditu
    • Ez gara diseinatzaileak, buruhauste ugari izan ditugu
  • Zenbait bider inprimatu behar duzu logika harrapatzeko, hau 83 ikaslegatik biderkatzen baduzu…
  • Emaitzari euskarria kentzea lana da ere, eta lasai egin behar da.

Lan prozesua

Makina ulertzeko lantegiak Azkue Fundazioaren partetik

TinkerCad erabiltzen ikasi genuen, Curan diseinu bat zelan esportatu eta Ultimaker 2+ inprimagailuaren oinarrizko funtzionamendua.

Ariketa hauek errazak badirudite ere bakoitza klase batean behar izan genuen, denontzako berria baitzen 3Dn diseinatzea

ย 

Ariketa Helburua Irudia
Etxe bat eraikitzea Forma ezberdinak erabilita etxe berdina lortu behar dute bai neurritan zein irudian ย 
Giltzero bat Zerbait erreala fabrikatzeko lehen gerturaketa
Zubi bat Neurriak eman dizkiegu ikasleei. Ideia ea neurri batzuetatik zuzenki fisikoa eta Tinkercad-eko zuzenkia erabilita emaitza lortzeko gai ziren.
Zutabeen neurriak:

  • Luzera = 20 mm
  • Zabalera = 20 mm
  • altuera = 40 mm

Zutabeen arteko distantzia =ย  30 mm

Goiko plakaren neurriak = 5 altuera mm

Zubi osoaren luzera: 120 mm

Gure mugikorrarentzat oinarri bat diseinatzea Bakoitzak bere zuzenkia eta mugikorra eskuan izanda proiektu hori marraztea eta, Tinkercaden gauzatzea eta 3D makina fabrikatzea.
Ferula bat sortzea Gure hasierako proiektua esku mekanikoa izanik, benetako atzamar bat hartuta ea ferula bat egiteko gai ginen frogatu nahi genuen. Puntu honetan gauzak txarto ateratzen hasi ziren. Makina motela, hainbeste ikaslek ezin ikusi euren lanak gauzatuta ataskuengatik…

Fekoorren erronkak

Puntu honetan esku protesikoa oso konplexua izango zela ohartu ginen eta norabidea zuzentzea erabaki genuen. Azkue Fundazioak Fekoor ekarri zuen gelara eta (hemen bere hitzaldiaren inguruan sarreratxoa) eta inspirazio apur bat ekartzeko hiru erronka jarri zizkigun mahai gainean.

Ukondoa jartzeko gailua Oinarentza mando bat pentsatu Esku mandoa euritik babesteko gailua
Gurpil aulkiaren besokoaren neurriak:
    • 260mm luzera
    • 50mm zabalera
    • 50mm altuera

Besoaren neurriak: Ikasle batenak hartzeko esan ziguten.

Mando mota: Joystik vR2
Beheko torlojuaren neurria ez dakigu, goiko diseinuan pentsatzeko adierazi ziguten.
Mando mota: Joystik vR2
luzera 198 mm zabalera 102 mm altuera 85 mm

Beno, proiektu hauek ere ez ziren errazak izan. Konturatu ginen ikasleen errealitatetik urrun geratzen zirela, eta behar zuten denbora, eta emaitza on bat ez zela errez etorriko.

Hemen zenbait lorpen:

Mahai-jokoak

Egun mahai-jokoetara birbideratu dute proiektua irakasleek. Inprimagailua zenbait hilabete gehiago izango dute ikastetxean esperimentatzen jarraitzeko.

Ikasitakoa

Azkenean, prozesu hau konplexua iruditu zaigu, teknikaria ez baitago denbora guztian ikastetxean, batzuetan dator. Eta makina apurtzen da, dudak sortzen dira,… horrelako prozesutan denbora asko behar da ikertzeko.

Diseinua ere erronka handia da, diseinu eskakizun gutxiko proiektuak pentsatu behar ditugu, eta urteetan zehar eskalatzen joan. TinkerCad tresna ona izan daiteke hasteko baina muga handiak ditu.

Ditugun ordenagailuentzat Chromebook-ak TinkerCad ondo dago, baina gero beti behar dugu Cura duen ordenagailuren bat. Ikasleek parte bat galtzen dute.

Eskalatzerako orduan FreeCad bezalako tresnak behar badira instalakuntza ere beharrezkoa izango da.

Behar bada unitate didaktiko saiakera hau aurretik egiteko tartea izan beharko lukete irakasleek.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude