blender
3Dn diseinatzeko online baliabidea, kontutan hartu zure identitatea babestea eskolako kontua baduzu. Google-ekin lotzen baduzu, kontutan hartu Google zure jarduera hau ere zelatatzeko aukerak handitzen dituzula.
tinkercad
3Dn diseinatzeko online baliabidea, kontutan hartu zure identitatea babestea eskolako kontua baduzu. Google-ekin lotzen baduzu, kontutan hartu Google zure jarduera hau ere zelatatzeko aukerak handitzen dituzula.
map map
zure proiekzioekin jolastu antzezlanetan, kontzertuetan,… oso intuitiboa den baliabide honekin.
kdenlive
zure kabuz ikasteko ikertu-n Iñigo Gebararen bideoak aurkituko dituzu.
arduino IDE
arduino plaka programatzeko lagundu dizun aplikazioa. Adibide askorekin beterik dago.
avogadro
Avogadrok molekula diseinuak sortzeko tresna da. Molekulen modelizazioa kimikan, materialen zientzietan,… bezalako arloetan erabili ohi dira
xuxen
euskara nabigatzailean zuzentzeko baliabidea
Xuxen nabigatzailean euskaraz idazten duzun heinean zuzenketak egiten ditu
elia
itzultzailea
testuak euskaratik beste hizkuntzetara eta alderantziz itzultzeko tresna
firefox
nabigatzailea
pribatutasunagatik ardura eta nabigazio aktibo baterako aukera ugari
nabi
duck duck go
bilatzailea
pribatutasunarekiko gainontzekoak baino ardura gehiago duen bilatzailea
tutanota
posta elektronikoa
1 GB dohain, zelataritzarik gabe, eta beharrezkoa eskainiz. Pribatutasuna + beharrezko kontsumoa soilik.
cover your tracks
pribatutasun baliabidea
zelatariek zure nabigatzailea zelan ikusten duten jakiteko
privacy badger
pribatutasun baliabidea
internetetik zehar jarraitzen zaituztenak blokeatzen ditu
https everywear
pribatutasun baliabidea
webguneekin zure komunikazioak enkriptatzen ditu, zure nabigatzailea seguruagoa bilakatuz.
Zanatomy
Giza anatomiaren kode irekiko 3D fitxategi onenak, konponduak eta antolatuak, doan deskarga daitezke webgune honetan.
Gpredict
Denbora errealean sateliteak behatzeko eta orbitak aurreikusteko programa da Gpredict. Sateliteak jarraitu eta haien kokapena eta bestelako datuak jasotzeko aukera ematen duena: zerrenda, taula, mapa eta grafiko polarretan (radar-ikuspegia) erakuts ditzake.
space crafter
Zerua arrain-begi gisa simulatzeko software hau proiekzioa espazio esferiko batera egokitzeko aukera ematen du. Tresna ezin hobea da planetarioarentzat, eta astronomia eta arkitektura batera lantzen duten proiektuentzat.
Gmsh
Gmsh 3D elementu finituen sare-sorgailua da, kode irekikoa, CAD motorrean eta postprozesadorean garatua. Sarrera parametrikoarekin eta bistaratzeko gaitasun aurreratuekin.
libreoffice
testuak, irudiak, zenbakiak, aurkezpenak,… ofimatikarako behar duzun guztia
datuen analisi etikoa
webguneko datuak aztertzen ditu erabiltzaileen pribatutasuna errespetatuz
analisi etikoa eskura, hasi berrientzat eta profesionalentzat
Zure proiektuak egiteko partekatzen dizkizugun tresnak, honako baldintzak betetzen dituzte:
- Zure pribatutasuna zaintzen dute. Ez duzu zertan izena eman behar. TinkerCad-en kasuan ez ezik. Kasu honetan zure identitatea ezkutatzeko estrategiak erabili ditzakezu (info gehiago).
- Dohakoak dira, webgune hau ikasleentzat bideratuta dago eta. Baina ez ahaztu lana dutela atzetik, eta bizitza ateratzen saiatzen ari den jendea dagoela atzetik.
- Gehienak software libre lizentziak dituzte. Ez dituztenak (adibidez TinkerCad) sofware librean antzeko alternatibarik ez dugulako aurkitu jarri dugu, baina arretaz ibili zuen jokabideek sortzen dituzten datuen inguruan ustiaketa egin dezaketelako.
- Gehienak software librean oinarriturik dauden heinean, ezagutza partekatzeko eta areagotzeko diseinatuta daude.
Gomendiorik, zuzenketarik, … kontutan hartu beharko genukeen zeozer izatekotan idatzi mesedez honako e-mailera: kaixo@haritulab.eus
Oharrak
- Librezale taldearen wikian euskaratzen dabiltzan baliabide ugari aurkituko dituzu: https://librezale.eus/wiki/Proiektuak
- Ikastetxe ugari euren ezagutza partekatzen ari da, askotan eurak eginiko lanetara esteka egiten dugu zuzenean.
Gehitzeko
- Gehitzekoak // emaila, nabigatzaileak, sare sozialak, gauzen interneta, mapa mentalak, pad-ak, doodle alternatibak eduki gordailuak
- Mugikorrarentzat // collabora, foxit,
Hobetzeko
- Antolaketa // behar bada helburuka // soinugintza, diseinua, ilustrazioa….