#DigitalizazioarenHariak #3 #ArrakalaDigitala edo #TeknologiaBaztertzailea?

Aurten Digitalizazioaren Hariak proiektuaren baitan elkarlan bat sortu dugu Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak graduarekin. Bertan badaย  modulu bat Datuen eta Objektu Digitalen Modelizazioa non prototipoak sortzen dituzten teknologia digital ezberdinak erabilita. Horrela, haritun besteak beste arrakala digitaletik oso gertu gaudenez, eta lengoai bera hitz egiten dugunez ulertu genuen interesgarria izan litekeela errealitatetik gertuko elkarlan bat sortzea.

Aurtengo erronka, hobeto ulertzeko Ione Uriarte irakasleak honako sarrera idatzi du.

Interneten hedapenarekin batera, geroz eta mundu digitalizatuagoan bizi gara. Hau honela izanda, gure bizitzetan oinarrizkoak diren eginkizun desberdinak egiteko nahitaezkoa da baliabide digitalak eskura izatea eta hauek nola funtzionatzen duten ulertzea.

Hala ere, jakina da arrakala digitala gure artean bizi dela, adibide bezala, pandemia garaian behartutako digitalizazioaren erdian aurkitutako egoera gogoratu besterik ez daukagu. Arrakala digitala, pertsona desberdinek pairatzen dute eta faktore desberdinen ondorioz sortutakoa izan daiteke. Esaterako, digitalizazio prozesutik kanpo geratu diren taldeak aurkitu ditzakegu, zergatik? Egun gure artean daukagun teknologia baztertzailea delako.

Horien artean, bi kasuistika desberdindu ditzakegu. Batetik, adindun pertsonak, kultura maila handikoak, baina digitalizazioak hauek aintzat hartu beharrean kolpatu egin dituenak, eta orain mundu digitalean moldatzen ez direnez โ€œezertarako balio ez dutelaโ€ sentitzen dutenak. Bigarren ordea, arrazoi desberdinengatik bazterkeria egoeran bizi diren pertsonak daude, erabilera moduekin arazoak dituztenak. Hauen kasuan, beraien gailuaren erabilera kontsumora bideratutakoa da, izan ere, gaur egun gailuak beharrezkoak ez diren funtzio askorekin datoz eta pertsona batzuk hauek erabiltzera mugatzen dira (bideoak ikusi, sare sozialetan ibiliโ€ฆ), eta ez dute kudeaketaren zentzua ulertzen.
Bien kasuan, gailu digitalak eskuratzeko aukera daukate, baina ez dira gai hauek behar bezala erabiltzeko. Testuinguru honetan, arazo larri bat gehitzen zaie, gailuetako pribatutasunaren eta datu pertsonalen babes falta. Gailuak iragarkiz beteta izaten dituzte, eta ez dira beraien arrasto digitalaz jabetzen, beraien datu guztiak edozeinen esku geratzen direlarik.
Hortaz, pribatutasuna, eta datuen babesa, kudeatu beharreko zerbait da, baina ba al ditugu nahikoa erreminta hau modu erraz batean kudeatzeko? Arrakala egoeran bizi den pertsona batek behar bereziak ditu zentzu honetan?
Galdera hauen aurrean Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak (HDG) graduko 4. mailan dauden ikasleek arazoaren dimentsioa ulertu, pertsonen beharrak ezagutu eta esperientzia digital seguruak proposatzeko erronka hasiko dute urriaren 31an.

Argazkia // Bazterkeria egoeran dagoen emakumeekin pribatutasuna eta iragarki kopurua mugikorrean kudeatzeko lantegia

Iturria // Suspergintza Elkartea

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude