Gaur egun, pertsona askorentzat mugikorra ziurgabetasun eragile bat da. Arrakala digitala ez pairatzeko gailu hori behar dugula esan digute, baina ohartzen ari gara arrakala digitala murrizteko ideiarekin zaurgarritasun digitala pairatzen duten pertsona kopurua handitzea bultzatzen ari garela.
Arrakala digitala eta bazterkeria sortuko ez dituzten teknologiak pentsatu ditzakegu? bide luzea dugu, eta MUko HDG Graduko ikasleak horretan dabiltza.
Eremu digitala aurrera darrai, garapena abiadura bizian doa, badago erritmo hori modu errazean jarraitu dezakeenik, badago jarraitu nahi ez duenik, badago jarraitu behar duen edo ez argi ikusten ez duenik, eta badago jarraitu nahi baina ezin duenik.
Belaunaldi ezberdinen arteko elkar harremanak sustatzeko moduak pentsatu beharko ditugu, ostera beti geruza bakanduetan biziko dira nagusiak, eraldaketa teknologikoek ekarriko dituzten gizarte eraldaketei aurre egiteko aukera gabe.
Dugun digitalizazioaren diseinuak pribatutasuna murriztu eta bazterkeria digitala handitzen du? Gai hauen inguruan hausnartuko dute Mondragon Unibertsitateko ikasleek, eta aurtengo Digitalizazioaren Hariak egitasmoaren baitan partekatuko dugu euren prozesua.
"Arrakala digitalaβ murrizteko dauden laguntza guztien inguruan aritu naiz lankide batekin: eremu pribatutik, Europatik, estatutik, Jaurlaritzatik....
Proiektu hau EHUko Gizarte Hezkuntza ikasketen baitan egiten dugun klaserako prestatu dugu. Proiektu honen helburua Gizarte Hezkuntzako ikasleekin digitalizazioaren ikuspuntu kritikoa lantzea da, 3.sektoreko enpresa baten baitan ematen diren proiektuak aztertuz
Eskuratzen ditugun datuak zenbat pertsona sartu den, zeintzuk errepikatu duten sarrera eta zenbat denbora batezbesteko egon diren bisitariak, dira. Datuak jasotzeko Matomo analisi etikoa ziurtatzen duen softwarera erabiltzen dugu.JarraituEzPribatutasun politika