#DigitalizazioarenHariak #3 #Proiektuen posizionamendua

Aurten Digitalizazioaren Hariak proiektuaren baitan elkarlan bat sortu dugu Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak graduarekin. Bertan badaย  modulu bat Datuen eta Objektu Digitalen Modelizazioa non prototipoak sortzen dituzten teknologia digital ezberdinak erabilita. Horrela, haritun besteak beste arrakala digitaletik oso gertu gaudenez, eta lengoai bera hitz egiten dugunez ulertu genuen interesgarria izan litekeela errealitatetik gertuko elkarlan bat sortzea.

Asko ikasten ari gara MUko HDG Graduko ikasleek egiten ari diren prozesuarekin. Oso ondo antolatuta dago. Behin arazoaren inguruan zenbait ideia hartuta, ikerketa egin dute Internet bidez eragile eta aktibista ezberdinen lanak jarraituz.

Eta arrakala digitala pairatzen duten pertsonekin Bilboko Udaleko Laguntza Digitaleko guneak bisitatuz.

Laguntza digitaleko langileak pertsonen eguneroko zalantza argitzen dituzte: nola eskatzen dut errolda agiria? zela bidaltzen dut mezu bat mugikorratik?,…

Burutu duten esploraziotik lan ildoak atera dira eta proiektuaren inguruko posizionamendu bat hartu dute, talde bakoitzak desberdina, hiru talde dira:

1. Taldeak: Sare sozialetan jarri dute fokua. Pertsona nagusiak nagusi egiten diren heinean bakardadea ere etortzen zaie, adiskide sarea murrizten zaie eta gaur egun ditugun “sare sozialak” ez daude hauentzat diseinatuta. Hau kontuan hartuz, sare sozialen erabileraren inguruan datuen protekzioarako aholkuak ematen dituen web orria egitea pentsatu dute, sare sozialetan nabigatzeko konfiantza irabazi eta esperientzia seguruak izateko.

2. Taldeak: Online egiten diren erosketa eta kontratazio prozesuetan kontuan hartu beharreko gai desberdinen inguruan hitz egiten duen produktu digitala sortuko dute. Horretaz gain, jendearen esperientzia eta aholkuak partekatzeko tarte ere eskainiko dute.

3. Taldeak: Hodeia eta lokalaren arteko bereizketa zein den azaltzen duen produktu digitala diseinatzea pentsatu dute. Pribatutasuna zaindu ahal izateko hodeian gorde daitezken gauzen inguruko informazioa ematen dute, eta gailuan gordetzeko beste horrenbeste. Bi “eremu” ez fisiko hauen erabilera egokiaz hitz egingo dute.

Irudia // Errekaldeko Aluzeta Komunitate Zentruan emakume nagusiekin autodefentsa digitalaren inguruan eginiko lantegia // Iturria Suspergintza

Lizentzia // CC4.0 Deribaturik gabe

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude