#DigitalizazioarenHariak #3 #ArrakalaTik Proiektuen aurkezpena
Aurten Digitalizazioaren Hariak proiektuaren baitan elkarlan bat sortu dugu Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak graduarekin. Bertan badaย modulu bat Datuen eta Objektu Digitalen Modelizazioa non prototipoak sortzen dituzten teknologia digital ezberdinak erabilita. Horrela, haritun besteak beste arrakala digitaletik oso gertu gaudenez, eta lengoai bera hitz egiten dugunez ulertu genuen interesgarria izan litekeela errealitatetik gertuko elkarlan bat sortzea.
Ikasle talde honek, badu lana egiteko indarra, abenduaren 6an, egindako hiru proiektuetatik aparte Tachtical Tech plataformaren What The Future Wants edukia itzuli eta eskuragai jarri dute hezkuntza komunitatearentzat: https://theglassroom.org/eu/what-the-future-wants
Hemen egin zituzten proiektuen aurkezpenen argazkiak
Ikasleak hiru proiektuak jasotzeko ataria sortu dute: ArrakalaTik deiturikoa: https://arrakalatik.webflow.io
1. Taldeak: Sare sozialetan jarri dute fokua. Pertsona nagusiak nagusi egiten diren heinean bakardadea ere etortzen zaie, adiskide sarea murrizten zaie eta gaur egun ditugun “sare sozialak” ez daude hauentzat diseinatuta. Hau kontuan hartuz, sare sozialen erabileraren inguruan datuen protekzioarako aholkuak ematen dituen web orria egitea pentsatu dute, sare sozialetan nabigatzeko konfiantza irabazi eta esperientzia seguruak izateko.
Nola erabili
Sare sozialak modu seguru batean erabiltzen eta datuen babesaren garrantzia erakusten duen plataforma
https://nolaerabili.webflow.io
2. Taldeak: Online egiten diren erosketa eta kontratazio prozesuetan kontuan hartu beharreko gai desberdinen inguruan hitz egiten duen produktu digitala sortuko dute. Horretaz gain, jendearen esperientzia eta aholkuak partekatzeko tarte ere eskainiko dute.
Iruzur ezย
Babestu zure errealitate digitala iruzurretatik
https://iruzurez.webflow.io/
3. Taldeak: Hodeia eta lokalaren arteko bereizketa zein den azaltzen duen produktu digitala diseinatzea pentsatu dute. Pribatutasuna zaindu ahal izateko hodeian gorde daitezken gauzen inguruko informazioa ematen dute, eta gailuan gordetzeko beste horrenbeste. Bi “eremu” ez fisiko hauen erabilera egokiaz hitz egingo dute.
Hodeietan
Ez geratu hodeietan eta ikas ezazu gehiago haiei buruz
https://hodeietan.webflow.io/
Erantzun bat utzi