Eraldaketa digitalaren etika

Iturria // Argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2814/teknologia

“Arrakala digitalaโ€ murrizteko dauden laguntza guztien inguruan aritu naiz lankide batekin: eremu pribatutik, Europatik, estatutik, Jaurlaritzatik…. Kakotxen artean jartzen dut arrakala digitala, berau gauzatzen hasi aurretik jada existitzen ziren arazo asko arrakala digitala izenez izendatzen gabiltzalako. Horrela, gai honetan lanean ari garenok, arrakala digitalaren aitzakiarekin, beste hainbat arazotan esku hartzen ari garela ikusten dugu. Besteak beste, irakurtzen ez dakien pertsona batek arrakala digitala duela esaten dugu izapide digital bat ezin duenean egin, baina arazo hori eraldaketa digitalik gabe ere existituko litzateke. Ulermen arazoak dituen haur batek internet bidezko lanak ez egiteari arrakala digitala deitzen diogu, baina bere arazoak beste jatorri bat du. Nik ez dakit garbi balioesten โ€œarrakala digitalarenโ€ izenean egiten gabiltzan beste lan hauek onerako edo txarrerako diren. Beharbada, dena arrakala digitala ez izan arren, horren aitzakian inklusioa indartzen gabiltza. Edota beharbada benetako arazoari aurre ez egiteko adabakiak baino ez gara.

Bide honetan, gainera, ezin ditugu gure ikuspegi kritikoak aplikatu, sarri beste indar batzuen menpe lan egiten dugulako. Zentzu horretan interesgarria iruditu zait Europako Batzordeak atera berri duen Hamarkada Digitalerako Eskubide eta Printzipio Digitalei buruzko Europako Adierazpena. Horren arabera, izaera irekiko subiranotasun digitala bilatu behar da, eta eraldaketa digitalak honako balioak izan behar ditu: pertsonak eraldaketa digitalaren erdigunean kokatzea; elkartasuna eta integrazioa babestea, konektibitatearen, hezkuntzaren, prestakuntzaren eta gaitasun digitalen bitartez; algoritmoekin eta adimen artifizialeko sistemekin ditugun harremanetan aukeratzeko askatasunak duen garrantzia indartzea; eremu digital publikoan parte-hartzea sustatzea; ingurune digitalean segurtasuna, babesa eta ahalduntzea areagotzea, eta datuen pribatutasuna eta norbere datuen kontrola bermatzea; jasangarritasuna sustatzea.

Irudia // DALLE Doctorxgc

Lizentzia // CC 4.0

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude