Zelan instalatu dut live ableton 32bits eta 1gbRam duen ordenagailu zahar batean
Edurne
Alaba nire mugikorrean musika sortzen hasi da launch pad baten antzera funtzionatzen duen aplikazio batekin. Bageneukan benetako Launchapad bat etxean eta bere 32bit eta 1gb RAM Txikilinux-dun ordenagailuan jarri diot.
Webgune hau jarraitu dut: http://www.winko-erades.nl/run-ableton-live-on-ubuntu/
Hemen nire hitzekin azalpenak, dana terminaletik egiten da.
Hauek dira eman ditudan pausuak:
1 // Instalatu WineHQ, software honek windows-linux itzulpena egiten du nonbait
sudo apt install wine32
2 // Sortu winek beharko dituen “windows” karpetak
winecfg
3 // Winke windows bertsioa hautatzeko esaten du, nik windows xp jarri dut
4// vcrun2008ย eta corefonts instalatu
sudo apt-get install winetricks
winetricks vcrun2008
winetricks corefonts
5 // Ableton live eskuratu // https://help.ableton.com/hc/es/articles/209772465-Conversi%C3%B3n-de-plug-ins-de-32-bits-mediante-jBridge-Win-
6 // Ableton live instalatu
wine Ableton Live 11 Suite Installer.exe
7 // Ableton live terminaletik ireki
wine
8 // Ableton Live kokatuta dagoen direktorioa ez baduzu ezgutzen. Fitxategi esploratzailea “artxibo izkutuak erakutsi” aukera aktibatu: .wine/drive_c/ProgramData/Ableton/
Oharra, oso modu kaskarrean dabil…
Erantzun bat utzi