Maider Likona + Ane Ortiz “Harremanak eta sareak” hitzaldia

Pasadan astean Etxebarriko bigarren hezkuntzako institutuko ikasleek hitzaldi berezi baten parte hartu zuten. Harremanak eta Sareak. Hizlariek, Maider Likona eta Ane Ortiz jada ezagutzen ditugu Haritulab-en eta egiten duten saioa performance puntua badu ere. Maider Likonak wifi sareak instalatzen ditu, eta hauek monitorizatzeko teknologiak ondo ezagutzen ditu. Bere hitzaldian bere lanaren inguruan hitz egin zigun, eta zelan babestu gure pribatutasuna sare publikoak kontrolatzen eta monitorizatzen dituzten pertsona/erakundeen interesetatik. Nahi badugu behintzat…

Bestalde, Emaizeko Ane Ortizek sareen inguruan beste ikuspuntu bat eskaini zigun pertsonen arteko harremanena. Sexologoa den aldetik gazteek sareetan dituzten harreman motak nahiko ondo ezagutzen ditu. Sareetan gertatzen dena ez dela fikzioa azaldu zigun, errealitatea dela eta pertsonen bizitzetan eragin zuzena duela. Ideia hori hobeto ulertzeko eta gure jokabideak ondo neurtzeko zenbait ariketa proposatu zizkigun.

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude