Azkue Fundazioarekin batera: Digitalizazioaren hariak josten

digitalizazioaren hariak

Azkue Fundazioak eremu digitalean gazteak euskaraz aritzeko lan egiten du, beste gauza batzuen artean. Harituk, bestalde, eremu digitala ulertzeko eta mundu horretan eragiteko gazteentzako edukiak sortzen ditu euskaraz. Zentzua zuen bada elkarrekin proiektu bat egitea.

Zentzu horretan egitasmo txikiΒ  baina oso interesgarri bat jarri dugu martxan Bermeoko Udala eta Ikastetxeen laguntzarekin: Digitalizazioaren hariak.

Egitasmoaren xedea da digitalizazioak gazteen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartzea eta gazteek gaitasun digital kritikoa garatzea.

Horretarako ikastetxeetan proiektu ezberdinen inguruan dabiltza pentsatzen gai ezberdinei loturiko proiektuak hala nola: Zibersegurtasauna, jokoen dinamiken diseinua, garraioa konektaturiko mundu batean…

Proiektuak gauzatzeko erabiliko den teknologia izan daiteke baita gairen erroa, momentuz fabrikazio digitala eta ezagutza partekatzeko aukera aztertuko dute baita ikus-entzunezkoentzat eremu digitalean dauden sorkuntza eta hedapen aukerak,…

Mila esker Bermeoko Arozena Institutua, Sagrado CorazΓ³n Ikastetxea eta Elizalde Ikastola gurekin prozesua partekatzeagatik, asko ikasiko dugu danok bidean.

Urriak 14an aurkezpena egingo da Bermeoko Kafe Antzokian.

Bertan informazio osoa: Digitalizazioaren hariak

Logoa p5.js -en egin dugu, hemen ikusgai // https://preview.p5js.org/haritulab/present/_8LzQpeHx

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude