Aniztasun teknologikoa behar dugu
Iturria: Argia
Esteka: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2749/teknologia
Orain dela zenbait urte Margarita Padilla ingeniari informatikoa eta tekno-politikan ikertzaile eta aktibistaΒ ezagutu nuen topaketa batzuetan. Padillak “Internet egiten” lan egiten zuela esan zuen bere burua aurkeztean. Egun horretan ez nuen ondo ulertu esan nahi zuena. Internet beste modu batean pentsatu zitekeela, alegia.
Azken egunetan gai berari bueltaka ari den Yuk Hui informatikari eta filosofo txinatarra ezagutu dut; berak teknologia beste leku eta modu batzuetatik pentsatzearen ideiari “aniztasun teknologikoa” deitzen dio. Bere hitzetan, etorkizunean aniztasun teknologikoa ez badugu lortzen, gaur dugun aniztasun kulturala eta biologikoa galdu ditzakegu, dugun teknologia homogeinizatzailea den heinean. Yuk Huiren arabera, egungo teknologia erabiliena pentsatzen eta egiten dutenek munduko pertsona gutxi batzuk eta munduko toki konkretu batzuetakoak dira. Errealitate horrek, teknologia neutrala ez den neurrian, bizitza eta naturarekiko harremanak beste modu batzuetan ulertzen duten pertsonen ezagutza galtzera eraman gaitzake.
Donna Harawayren Arazoarekin jarraitu liburua datorkit burura. Beste gauza batzuen artean, lan horretan Ursula Levin fikzio idazlearen mundu berriak irudikatzeko grina partekatzen du irakurlearekin, gauzak pentsatzen eta birpentsatzen jarraitu behar dugula.
Bai Huik bai Harawayk uste dute etorkizunean gure planeta pasako dela teknologiak eragindako ingurune naturala izatetik natura eta teknologiak elkarrekin sortutako ingurune izatera. Eta hartuko duen forma gizakiok gainontzeko izaki bizidunekin izan nahi ditugun harremanen araberakoa izango dela. Harreman horiek nolakoak izatea nahi dugu?
Irudia: Edwar Donoban // https://www.oldbookillustrations.com/illustrations/schizodactylus-monstrosus/
Lizentzia: Domeinu Publikoa
Erantzun bat utzi