“Digitalizazioaren Hariak” proiektua, Arozena Barrueta Institutuan: zibersegurtasunaren inguruan hausnartzen

digitalizazioaren hariak

Iturria: Azkue Fundazioa

Esteka: http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/digitalizazioaren-hariak-proiektua-arozena-barrueta-institutuan-zibersegurtasunaren-inguruan-hausnartzen/

Azkue Fundazioak Bermeoko Udalaren laguntzaz ondutako Digitalizazioren Hariak proiektuaren baitan, Bermeoko DBH 4. eta Batxilergo 1 mailetako hiru ikastetxeetan hainbat proiektu garatzen ari dira, gazteak digitalizazioaz jabetu daitezen eta jarrera kritikoa garatu dezaten digitalizazio horrekiko. Arozena Barrueta Institutuan, hain zuzen, Zibersegurtasunaren inguruan ikertzen eta gogoetatzen aritu dira.

Arozena Barrueta Institutuaren arabera, Ziberdelinkuentziaren inguruan ikerketa eta hausnarketa egiteko interesgarri suertatu zitzaigun Digitalizazioaren Hariak egitasmoa. Eremu digitalak gure arteko gero eta harreman gehiago jasotzen ditu, eta horregatik gaizkileentzat duen erakargarritasuna neurri berean handitzen doa. Gure ideia erreportake bat egitea da, atzetik dauden delitu motak, teknologiak eta abar gazteengan ezagutzera emateko. Emaitza zein izango den ez dugu oso argi, baina bidean gozatuko dugu, osagai interesgarriak baititu. Lanean aritzeko gogotsu gaude, gainera”.

Bideari ekiteko, urrian ikerketa bat hasi dute gaiaren inguruan. Hala, urriaren 14an, Digitalizazioaren Hariak proiektuaren aurkezpen orokorrean, Gisa Elkarteko Maider Likonak osagai berri bat gehitu zuen Arozena Barrueta Institutuaren ikerketan, pribatutasuna. “Pribatutasuna eta segurtasuna ez dira gauza bera, baina harreman handia dute. Segurtasunak eremu digitalean esparru zabal bat hartzen du, tartean, pribatutasuna babesteko hartzen diren neurriak. Baina, sarritan, kanpo erasoen aurrean seguruak diren inguru digitaletan ibil gaitezke, ondu ulertu barik gure jokabideen pribatutasuna, inguru horien barnean, helburu ezberdinetarako erabiltzen direla. Adibidez, merkataritza-zentroetako Wifi sareak publizitatea bideratzeko erabiltzen dira. Beraz, gure pribatutasuna, gure eskutan dago neurri handi batean”.

Argazkia: gure Institutuko ikasleak adi-adi Maider Likonaren saioan

“Basque Cyber Security Center urriaren 15ean etorri zen gurera, eta Itziar Erraztik gaur egungo IKT gailuen atzean dauden arriskuei buruz hitz egin zigun. Bestalde, Pantallas Amigas elkartearekin batera egin duten lanean oinarrituta, Cyberbullying, sexting eta grooming kontzeptuak aztertu genituen, besteak beste. Honekin beste ideia bat agertu zen: jokabideek sarean duten garrantzia, alegia, sarean, jokabideek bortizkeria erreproduzitzeko eta zenbaitetan areagotzeko baliagarriak izan daitezke”.

Argazkia: BCSCaren hitzaldia institutuan

“Beraz orain arteko lanarekin, nolabait bereizten hasi gara eremu digitalean gaizki jokatzeko hiru bide nagusi:

  • Ziberdelitoei loturikoak
  • Pribatutasunari loturikoak
  • Jokabide bortitzeei loturikoak

Eremu digitalak gure errealitatearen zati handia betetzen du, eta gero eta eragin handiagoa du horretan, hau dena ulertzea ez da erreza, baina pixkanaka-pixkanaka zenbait ideia gure proiektuan jasotzea espero dugu”.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude