Hezkuntzarako baliabide digital libreak

Iturria // Argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2803/teknologia

Hezkuntzak bilatzen du pertsonak bizi duten mundua ulertzeko eta eragiteko baliabideak ematea. Mundua ez da estatikoa eta aldatzen doa, beraz hezkuntzan dabiltzatenak munduaren aldaketak zelan jaso eta ikasleei zelan bideratu bilatzen dute, hezkuntzaren espazioa eta gizartearen espazioa ahalik eta gertuen egon daitezen.

Enpresa munduan berdina gertatzen da, beti aldaketak sustatzen dituzten botereei pultsua hartzen geure bizi eta proiektuetan izan dezaketen eragina murrizteko, egokitzen gabiltza.

Hau da bizitzarako erakutsi diguten mantra: egokitzea, eraldatzea oso konplexua delako. Hau da hezkuntzan eta enpresan askok bizi dugun errealitatea.

Egokitzea ez da zertan negatiboa izan, norberaren erabakia denean. Baina noraino erabakitzen dugu, eta noraino gaude bideratuak?

Digitalizazioarekin berdina gertatzen zaigu, eta konpetentzia digitala izateko, arrakala digitala gainditzeko… pertsonak zelan izan erabiltzaile, zelan egokitu bilatzen da azken finean. Non geratzen da orduan hezkuntzaren helburua: pertsonak bizi duten mundua ulertzeko eta eragiteko baliabideak ematea?

Zein baliabidek ez gaitu bihurtzen erabiltzaile, eraldatzaile baino?

Zein modutan sortu daiteke horrelako logika bat hezkuntzaren munduan non hainbeste ezagutzetan sakontzeko beharra ikusten duten adituek, pertsonen ikuspuntua murriztuta geratu ez dadin?

Eremu digitalari lotuta nik argi dut baliabide digital libreak direla ikasleak mundu digitala ulerrarazteko eta eraldatzeko tresnak eskaintzen dituztenak. Ez dut hain argi zelan txertatu hezkuntzaren munduan.

Irudia // Kabia Digitala

Lizentzia // CC 3.0

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude