Homodata

Iturria // Argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2802/teknologia

Asteburu honetan kanpoan geratu naiz, talde batekin jarduera batean parte hartu ondoren ordainketa tartea etorri denean eta denek ulertu dutenean Bizum aplikazioa ordainketa modu bezala, nire kasuan izan ezik. Bizum, mugikorraren bitartez ordainketak egitea baimentzen duen aplikazioa da, Espainiako Estatuan 2016an lortu zen bankuen arteko akordio bati esker. Dirudienez, diru fisikoaren aukera eskaintzea eta kontrolatzea bankuentzat garestia da eta likideziaren kontrola eta kostuak murrizteko aukera bihurtu da Bizum. Herritarrei begira, erabilera sustatzeko estrategiak hiru izan dira: lehenengoa, doakoa izatea; bigarrena, ordaintzerako orduan dirurik ez dugula jada ez dela aitzakia; hirugarrena, kanpoan geratzen zaren pertzepzioa handitzea, talde presioaren bitartez. Askori gauza bera gertatzen zaigu Whatsapparekin.

Zenbait gauza pentsatzera eraman nau gertaturikoak. Digitalizazioak harremanetan esku hartzeak dakar dugun gizartea eraginkorragoa bihurtzea. Bizitzak errazteko eta eraginkorragoak egiteko promesa dakar esku-hartze horrek. Pertsonen arteko komunikazio dinamikan txertatuta dago, ezagutzak eta edukiak kontsumitzeko dinamikan, ordaintzeko dinamikan, sortzeko dinamika askotan, naturaren baliabideak kudeatzeko dinamikan, bikotekideak izateko dinamikan, etxeko gailuak kontrolatzeko dinamikan…

Asteburu honetan, kanpoan geratu naizenean, homosapiens eta neanderthal hominidoen arteko elkarbizitza tartea etorri zait burura. Eskolan kontatu ziguten neanderthalak ez zirela egokitu, eta homosapiensak bagenituela beste harreman dinamika batzuk zeintzuek neanderthalen espeziea atzean utzi zuten, baztertuta desagertu arte.

Pentsatu dut, egun, β€œhomodata” bihurtzen ari garela zentzu askotan, harreman guztiak datutan adierazi ditzakeen hominido bihurtzen ari garela. Izan ginena eta mundua ulertu genuen modua aldatu egin da, berriz ere.

Irudia // Kai Stachowiak // https://www.publicdomainpictures.net/es/view-image.php?image=165884&picture=digital

Lizentiza // domeinu publikoa

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude