Pentsatu behar dugu, pentsatzea zor dugu

Zenbat aldiz erabili ote dut Donna Harawayren esaldi hori, gizateriaren jardunaren hainbat alderdiri buruz hausnartzen jarraitzeak duen garrantzia azaltzeko, bizitzarekin eta planetarekin atseginagoak diren etorkizunak lortzeko. Kritikoa, baina ez ezkorra, hori da esaldi horretan aurkitzen dudan ideia, gauzak egiten ditugun bezala berrikusteari ez uzteko motorra, gauzak hobetzen jarraitzeko helburuarekin.

Batzuetan, inertziek pentsarazten digute gauzak badoazela, eta horrekin bat egin behar dugula ezer zalantzan jarri gabe, bestela berehalako aldaketa motelduko genuke. Baina denboraren eta aukeren ikuspegiak inertziak bere lekuan jartzeko gaitasuna du.

Arlo digitala lehen konputagailu elektronikoarekin hasi zen, ABC, 1941ean. Arlo digitala telekomunikazioekin lotu zenean, 1969an, ordenagailuen lehen sarea sortu zen, ARPANET, zeina arlo militarrean garatu zen, hain zuzen ere, erabilera zientifikorako egin zen. Internet 1990ean sortu zen, hau da, duela 30 urte baino ez. Oraindik bagara  Internetik gabeko mundu bat gogoratzen dugunok, konektatu gabeko mundu bat. Teknologia hori duela 500 urte sortutako inprentarekin alderatzen baduzu, daukagun sarearen ikuspegia aldarazten dizu, noraino alda daitekeen sare hori… ea zenbateraino eragin diezaiokegun.

Ordenagailuen sare banatu horren, Interneten, parte izateko beharra zuen Gizarte zibilak teknologia eskuratu zuenetik, interakzio fisikoko edozein seinale 0 eta 1etik abiatuta egituratzen den seinale digital batera digitalizatzeko aukera izan zuenetik, seinale horiek munduko edozein lekutara eramateko. Horrek guztiak giza irudimena hainbesteraino iratzarri zuen, ezen planetako elkarreragin asko eraldatzen ari baita: gizakien eta gizakien, gizakien eta animalien, gizakien eta bitartekoen, gizakien eta makinen, makinen eta makinen eta abarren arteko elkarrekintzak.

Gainera, duela hamabost bat urte, hodeiaren ideia garatu zen. Hodei hori, lokalean beharrean, distantzian zerbitzua emateko sortutako ordenagailu asko baino ez dira, eta, harrezkeroztik, Internet ulertzeko modua aldatu egin da. Hala, Internet sare gisa hartu beharrean, erakunde askok azpiegitura jakin batzuetatik eskaintzen duten urrutiko zerbitzu gisa hartzen da. Egitura eta kontzentrazio-dinamika horiek sostengatzen dituzten negozio-ereduek, ordea, ez dituzte konbentzitzen jatorrizko Interneten esentzia berreskuratu nahian dabiltzan asko.

Hala, azken urteotan, besteak beste, esku askotan dauden zerbitzari federatuen ideia zabaltzen ari da, esku gutxi batzuen kontzentratuta daudenen aurrean.

Esplorazio- eta sorkuntza-garai emankor honen aurrean, gizarte-arloan, bi itsasoren artean gaude; alde batetik, arlo digitalaren potentziala ikusten dugu gure zereginaren garapenean eta irismenean, baina, bestetik, ohartu gara esparru digitalak arrakalak eta ahuleziak ere sortzen dituela, eta bazterketa-modu berrien iturri izan daitekeela. Hori dela eta, arlo digitalean egiten dugun lana hobeto ulertzea egokitzen zaigu.

Joan den maiatzaren 18an, EDEtik ekimenaren baitan, zeina etxe honetako komunikazioko lankideek hain mimo handiz garatzen duten, EDE Suspergintzak topaketa xume bat ondu zuen, Hirugarren Sektore Sozialeko hainbat eragilek arlo digitalean egiten duten lanaren inguruko esperientziak partekatzeko. Ekitaldian hainbat lagunek parte hartu zuten.

Ahotsak askotarikoak izan ziren, baina, sarritan, antzeko gogoetak azaldu zituzten. Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiko Lucía Merinok Hirugarren Sektorerako erronka interesgarriak eta bide hori egiteko beharrezkoak diren eztabaidak azaldu zizkigun. Esplai Fundazioko Núria Vallsek oraina berriro irudikatzeko eskatu zigun, eten digitalak murrizteko, eta, horretarako, arlo digitalean lan egiteko dekalogo bat aurkeztu zigun.

Charo Marcos (Otro Tiempo) Nuria Vals (Esplai Fundazioa) Lucia Merino (Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia), Diana Franco Eguren (Suspergintza – EDE Fundazioa)

Otro Tiempo elkarteko Charo Marcosek feminismoaz, software libreaz eta komunitateaz hitz egiten zigun. Horrekin batera, jarrera kritikoaz hitz egin zuen, batez ere hirugarren sektoreko eraldaketa digitalari dagokionez. Eta EDE Suspergintzako Diana Francok Ulertu, Ezagutu eta Egin arlo digitalean esperientzia kontatu zigun, bazterketa digitala jasateko arriskuan dauden emakumeekin garatzen ari dena, Iberdrola España Fundazioaren laguntzarekin. Azkenik ahulago egingo ez gaituen digitalizazioan pentsatzera gonbidatu gintuen.

Laurek, oro har, arlo digitala gizartearen ikuspegiarekin aztertzen jarraitzeko eskatu digute, beldurrik gabe, xehatuz eta arlo sozialari komeni zaion forma emanez.

@neuetani topaketaren hausnarketa grafikoa egiten

Portadako irudia // Donna Haraway Cyberg Manifesto

aurrekoa

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude