Hezkuntza digitalizatzeko printzipioak
Iturria // Argia
Esteka //https://www.argia.eus/argia-astekaria/2759/teknologia
Hezkuntzaren digitalizazioaz hitz egiterakoan kaleko pertsonok bi gauza ezberdin ulertu ohi ditugu: alde batetik, enpresen digitalizazioaren antzeko prozesu bat, non pertsonen eta informazioaren arteko harreman prozesuak digitalizatuko dituen sistemak garatuko diren eraginkortasuna bilatze bidean. Bestetik, ikasleen konpetentzia digitalak garatuko direla ulertzen dugu.
Lehenengo irakurketa batean, esandakoak onuragarriak direla dirudi, baina ez da horrela. Hezkuntzaren Digitalizaziorako sistemak eta azpiegiturak ez ditu Eusko Jaurlaritzak garatzen, eta horrek, gure ikasleen pribatutasuna eta etorkizuna korporazio handien negozio ereduen eraginetara ahulagoak bilakatzen ditu. Bestalde, konpetentzia digitala zertarako, noiz eta nola hobeto pentsatu beharrean gaude. Erabiltzaile izaten gero eta errazago ikasiko baitute ikasleek, interfazeak intuitiboagoak bihurtuko diren heinean. Baina idazteko gaitasunean, ulermen gaitasunean, abstrakzioan, memorian, pentsamendu kritikoan⦠garapen on bat lortzeko ofimatika, learning analitycs sistemak-eta erabiltzea baliagarria izango ote den oraindik ez dago hain argi.
2021eko abenduaren 10ean, gai hauetaz arduraturik dagoen Hezkuntzan Librezale taldea gonbidatua izan zen Eusko Legebiltzarrera. Digitalizazioari lotuta EAEko hezkuntza legeak izan beharko lituzkeen printzipioak IΓ±igo Gebara irakasleak azaldu zituen: Pribatutasuna eta datu-babesa bermatuko duen digitalizazioa; gaitasun digital zabal eta osoa sustatuko duen digitalizazioa; euskara ardatz izango duena; ekologikoki jasangarria; eta ongizatea eta ikasleen bizi-kalitatea bermatuko dituena.
Gizarteak eraldatzeko digitalizazioak duen gaitasuna dela eta, hezkuntza legeak digitalizazioaz hitz egin behar du. Aipaturiko printzipioak kontuan hartzeak digitalizazio euskaldun, arduratsu, burujabe eta jasangarri baten oinarriak ezarriko lituzke, Hezkuntza Librezale taldearen hitzetan.
Erantzun bat utzi