2022an baliabideen ekologia lantzen

Eremu digitala hain mostruo handia bilakatu da ezen batzuetan hobe dala gutxitik hastea, pixkanaka pixkanaka. Nork bere baliabide gogokoenak eta norbere bizitza hobeto zaintzen dituztenak aukeratuz.

Modak, arreta eskatzen duten eragileak… asko dira eta ez da erreza lehentasunak argi izatea bizi dugun mundu honetan. Eremu digitalari dagokionez, guk erabiltzen ditugun baliabideak partekatu nahi dizkizuegu, bizitza eta sorkuntzarako baliagarriak diren zenbait tresna. Behar bada ez dugu munduko zerradarik onena landu, baina guri ondo datorkiguna da. Momentu honetan behintzat.

Soinutik ofimatikara, elektronikatik fisika simulatzaileetara, itzultzaileetatik pribatutasunera…. zenbat gauza eraldatzen ari diren gure muturren aurrean! zenbat ulertzeko dugun!. Baina aukeren ugaritasun dinamika honek zoratu ez gaitzan, eta pixkanaka pixkanaka baliabideen ekologia egin dezagun, gure harremanetan guk nahi dugun eragina eta ez bestelakorik ekarriko duten baliabideen aukeraketa eginez.

Honako estekan aurkituko duzu “egiteko” baliabideen inguruan egin dugun zerrendaketa, eta bide batez 2022 urte ederra opa dizugu!

egiteko

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude