Gaur egun, pertsona askorentzat mugikorra ziurgabetasun eragile bat da. Arrakala digitala ez pairatzeko gailu hori behar dugula esan digute, baina ohartzen ari gara arrakala digitala murrizteko ideiarekin zaurgarritasun digitala pairatzen duten pertsona kopurua handitzea bultzatzen ari garela.
Gai izango ginateke gizakiok lan produktiboa makinen esku utzi eta gure artean eta planetarekin bizitza on bat ahalbidetuko luketen gizarte eredu berriak sortzeko?
Baina teknologiak bizitzako arazo guztiak konponduko dituela pentsatuz, nire ustez, gizarteak onuragarriak ez diren zenbait agertokietara bideratzen gabiltza.
Noizbait jostailu elektroniko bat desmuntatu duzue? Barruan zituen bozgorailua, kableak, teklak, motorrak ikusi dituzue? Esperientzia hori izan baduzue, berriro jostailu elektroniko bat ikusi duzuenean, ziurrenik, desmuntatu barik zelan funtzionatzen duen errazago susmatu izan duzue.
Askotan uste dugu adierazpen askatasunerako eskubidea nahi duguna esateko eskubidea dela. Testuingururik gabe biziko bagina bezala, askatasuna hutsune batean existituko balitz bezala, harreman barik, kritikarik gabe.
Eskuratzen ditugun datuak zenbat pertsona sartu den, zeintzuk errepikatu duten sarrera eta zenbat denbora batezbesteko egon diren bisitariak, dira. Datuak jasotzeko Matomo analisi etikoa ziurtatzen duen softwarera erabiltzen dugu.