Bizitza ona

Iturria // Argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2839/teknologia

Gogoko dut zenbait pertsonak duen pentsatzeko modua, horietako bat da Pepe Mújica, Uruguaiko presidente ohia. Gauza da Mújica jaunak baduela elkarrizketa bat non adimen artifizialaren inguruan hitz egiten duen. Beharbada zenbait pertsonari arraro egingo zaio adimen artifizial bat sortu edota erabili ez duen norbaitek horri buruz bere hausnarketak egitea, baina ez da hain ariketa zaila, adimen artifiziala sortu dutenak gizakiak baitira.

Bada, Mújica jaunak uste du adimen artifizialaren eta beste teknologia batzuen garapenarekin pertsona asko esplotatuak izateko ere ez garela baliagarriak izango eta horrek garamatza lanaren beharraren ideiaren inguruan pentsatzera. Adimen artifizialak arauak aldatzen hasi da. Orain arte, herrien garapenean kapitala garrantzitsuena bazen, Mújicak dio gaur egun gizarteen adimena dela aldagai erabakigarria. Errealitate honek munduan banaketa berria dakar: alde batetik esplotatuak izateko ere balio ez duten pertsonak, eta bestetik ezagutzaren jabeak.

Aldaketa teknologikoak harremanak aldatzen ari dira, gizarteko nerbio-ehuna eta gorpuzkera, erakusten ari dira gizakion gaitasunak eta gorputzak lan produktiborako ez direla hain beharrezkoak. Gauza da, bizi ditugun gizarteek eta ekonomiek lan produktiboan dutela oinarri nagusia. Gai izango ginateke gizakiok lan produktiboa makinen esku utzi eta gure artean eta planetarekin bizitza on bat ahalbidetuko luketen gizarte eredu berriak sortzeko? Gizarteak eraikitzeko moduak, teknologiak eraikitzeko moduak bezain anitzak dira, eta bide bakarra ez da emango. Nire ustetan bizitza (bere aniztasun guztian) erdian jarriko duten gizarteak izango dira denontzako bizitza ona ahalbidetuko duten teknologiak sortzeko aukera izango duten bakarrak.

Irudia // Domeinu publikoa

Esteka // https://pxhere.com/es/photo/181056

aurrekoa

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude