Hezkuntza digital kritikoak #STEAMEuskadi zigilua lortu du

digitalizazioaren hariak

STEAM akronimoak Science Technology Engenearing Arts and Mathematics hitzak ditu bere baitan, eta, Estatu Batuetan jarri zen martxan ohartuta bizi dugun mundu globalizatuan leku bat izateko gazteek zuten erronka zaila; non, bide berriak asmatu beharko dituzten duintasunez bizi ahal izateko giro aldakor batean. Horrela, lehen gutxi batzuk egiten zuten lana zirudiena, gaur gehiengoentzako oinarrizko beharra bilakatzen ari delarik: ezagutza sortzea. Gizakiok ezagutza sortzeko eta adierazteko asmatu ditugun zenbait bide STEAM akronimoan bikain jasotzen direlarik.

Ezagutza sortzerako orduan, zorionez, ez dago marra zuzenik, ezagutza sustraiak bezala nahasten eta hasten da momentu oro. Eta horregatik hain interesgarri eta ederra da ezagutza sortzeko aukera izatea. Horrela, ezagutzaren sustraiek hartuko duten bidean eragin daiteke, bidea bizitzan eta planetaren onuran pentsatuz egin daiteke, baina, lan horretan hezkuntzaren praktika kritikoa beharrezkoa da. Hezkuntza kritikoa sustatzea ez dela gauza erreza etekina gidaturiko erakundeak (kasu gehienetan) ditugun gizarte honetan.

Digitalizazioaren Hariak egitasmoarekin, Azkue Fundazioak, STEAM proiektuak egin bitartean hausnarka kritikorako lekua eta denbora hartzeko aukera zabaldu nahi du Bizkaiko ikastetxeetan.Horrekin, ikasleek eraldaketa digitalarekin datorkien munduan eragiteko prestatuagoak egon daitezen.

Aurten egitasmoa Etxebarrin egingo da, eta gu lan horretan ere zenbait laguntza emango diegu.

STEAM Euskadi zigilua lortzeko STEAM Euskadi sarietara aurkeztu behar da.

STEAM Euskadi egitasmoaren inguruan informazio osoa // https://steam.eus/sariak/

Digitalizazioaren Hariak egitasmoaren inguruan informazio osoa // http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/?s=digitalizazioaren+hariak

 

 

aurrekoa

hurrengoa

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude