Digitalizazioaren Sinbiogenesia: Digitalizazioa, fikzioak, bizitza, feminismoa
Formatuetan esploratzen gabiltzan laborategi honetan, eta egin dugun esperimentu bat aurkeztu nahi dizugu: Digitalizazioaren sinbiogenesia podkpoast-a!
Esperimentua egiteko baliabide libreak erabili ditugu:
.- Tresnen aldetik (software librea)
.- Testuen aldetik (creative commons lizentziapekoak)
Tresnei dagozkionez, tresna ezberdinak daude podkast bat egiteko, guk biren arteko nahasketa egin dugu:
1.- Grabatzeko: Adacity erabili dugu, batez ere zarata murrizteko aukerak dituelako.
2.- Audio ezberdinak nahasteko: Shotcut erabili dugu, kapa formatuak erabiltzea baimentzen duelako eta kapa bakoitzaren bolumena egokitzea oso modu errazean.
hau garatzeko zientzia, teknologia eta digitalizazioaren inguruan hausnartzen, ikertzen eta sortzen darabiltzaten hiru emakume izan dira inspirazio:
Donna Haraway: Kaliforniako Unibertsitateko irakasle emeritua Kontzientziaren Historia programan.”Cyborg Manifest” (1985), “Primate Visions: Gender, Race, and Nature in the World of Modern Science” (1989), “Simians, Cyborgs, and Women: The Reinvention of Nature” (1991) eta “When species meet” (2008) idatzi ditu. (Iturria Wikipedia)
Lynn Margullis: Bere ikerketen arabera, zelula eukariotoak ez datoz zelula prokariotoen eboluzio darwiniarretik, hainbat zelula prokariotoren (bakterioak eta arkeobakteioak) arteko endosinbiosi bidez sortzen baitira. Honetaz aparte, sinbioegenesiaren teoria ere babestu zuen.
(Iturria Wikipedia)
Ursula K levin: Fikziozko idazlea, antropologia, taoismoa, feminismoa eta Carl Jung-en idatzia influentzia handia izan zuten bere sorkuntzan. Bere historietako askok antropologoak edota kultur behatzaileak erabili zituzten. Askontan fikzio espekulatiboen klitzeei buelta eman zien azal beltzaraneko, edota emakumezko protagonistak sortuz.
Euren lanetatik sortu da fikzioan arakatzeko grina ditugun digitalizazio prozesuen inguruan hausnarketa pizteko.
Erantzun bat utzi