Digitalizazioaren sinbiogenisia // 3870 partzela

 

Audio hau Estrella Soriak Teknologiaren ahotsak izeneko entsailuan idatzitako fikziozko kontaketaren egokitzapena da.

Ezin dut utopiari buruzko testu bat hasi bizitza duintasunez mantentzeko aurrera ibilarazten digun horretaz pentsatu gabe.

Azken asteotan teknologia bizirauteko gune gisa utzi duten utopia supragaratzaileetatik kanpoko herriak ibili ditut; izan ere, hor, leku horietan, lurzoruen lekualdatzeak eta suntsiketak gertatu diren arren, milpa bat hazi ahal izateko beharrezko euri tantak eskatzeko erritualak egiten dira. Gaur egun, eta are kanpoan, depresioa eta desesperazioa dago pertsonen artean. Beti dago datorrenaren beldurra, ezin delako hobea izan. Dagoen apurraren erregularizazioa eta banaketa hutsetik hasi beharra da aldiro-aldiro. Akordioak lortzeko antsietate leuna nabaritu daiteke, ez baitago gaur egun existitzen dena baino etorkizun gehiagorik.

Esaten dute jada ezin duela lehen bezala amets egin, eta hori galera handi bat bezain mingarria da; baina, nik ez dut inolako ametsik izan izana gogoratzen.

Partzela batzuetan (babestuenetan) Arkonteak edo memoriaren zaindariak aurki daitezke. Eurak gordetzen dituzte, deszentralizaturik, aurreko esperientziak, aurreko bizitzatik gure bizitzara txertatutakoak eta erregistratutakoak. Haien bidez historian zehar arriskuan jarri gaituzten egoeratara sarbidea lor daiteke eta bizirauteko egindako erabaki onenetara. Ez da inolako sekretua: existitu egiten dira, baina ez dira arriskutsuak barruan daudenentzat; horregatik onartzen dituzte. Ezabatuak izan ez diren konfiantza sare eta kateen artean ezagutu daitezke.

Partzela txarrenetan suprateknologiaren nano komandoak memoria ezabatzea lortu dute. Horietan bizi den kolektibitatearen bizitzarako bermerik ezak (hots, txertoen hidratazioak), energiak eta babesteko konfiantzak eragin dute Arkonteek aukeratzat jo ere ez egitea. Lurralde horietan, eguneroko errealitatea are ikaragarriagoa da, beren baitan izten direlako, harreman aukera guztiak ukatuz.

Uste da txertoek gizarte trebezien gabezia historikoaren nozio bat ematen digutela; baina, bizirauteko gako batzuk ere ematen dizkigute. Orain ulertzen hasi gure gorputzaren eraldaketaren zergatia. Beharbada gure bizkarra β€œnaturalki” uzkurtu zen programazioaren logika ezarri zenean bizimodu legez. Argi dago eta aurkikuntzek erakusten dute buztana periferietako jendeari erantsi zitzaiola zereginak biderkatzeko eta ekoizpen denbora murrizteko. Nik gustuko dut buztanarekin bizkarra marruskatzea eta ilea biltzea lo egin nahi dudanean. Errealitate honen esperientziak beste bide batzuk ibiltzea eskatzen digu. Amaitu ziren balak, baina utopiaren izenean aukerak ebatsi zizkieten batzuek besteei, eta, horrekin batera, baita esperantzak ere.

Adimen artifizialaren garapena giza arazoak konpontzeko eta lagatzeko helmuga gisa argudiatu zuten narratibak izan ziren bakarrak denbora askoan, banaketa gertatu zen arte.

Kanpoan bizirauteko ahalmena eman ziguten Arkonteek babesten dituzten sareko erresistentziek eta memorien babesak. Orain, hackeatzeko bidea modu bakarrean pentsatzeari uztean datza, azalera itzultzea bestea esaten ari dena, nondik esaten duen eta zertarako esaten duen ulertzeko ahalmena areagotzeko.

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude