Harremanak non? eta nola?
Internet askorentzat leiho bat da, mundura leihoa. Gainera forma laukia du, pantaila batena gure buruan.
Eta nolabait hori beharko luke :), leiho ireki bat izan. Baina leiho horretan batzuk badute aurreko lerroan egoteko aukera gehiago eta gure arreta izateko abantailak (bizitza bera…).
Bestelako gauzak aurkitzeko arakatu behar da eta beste modu bateko harremanak josi.
Azken urteetan euskararen inguruan zenbait gauza gertatzen hasi dira. Pertsona ezberdinak ohiko leihotik Internetera sartu beharrean beste bide batzuk aurkitu dituzte harremanak lantzeko, ezagutzak partekatzeko eta edukiak sortzeko.
Bide horiek bilatu eta sortu dituzte, interneten kultura ulertzek modu oso ezberdinak daudela agerian utziz.
.eus domeinua erabili dute euren saretze horretan zehar, euskara harreman bide dutela adierazteko.
Horietako zenbait bide aurkeztuko dizkizuet:
Webgunea | Softwarea | Eduki-mota | Izen emate irekia |
---|---|---|---|
baleafunk.eus | Funkwhale | Audioak | Bai |
lemmy.eus | Lemmy | Foroak | Bai |
mastodon.eus | Mastodon | Mikroblogak | Bai |
mastodon.jalgi.eus | Mastodon | Mikroblogak | Bai |
peertube.euskarabildua.eus | Peertube | Bideoak | Ez |
pixelfed.eus | Pixelfed | Argazkiak | Bai |
Taula hau Txopi izeneko lemmy komunitateko erabiltzaile batek partekatu zuen:https://lemmy.eus/u/Txopi
Guzti honekin ulertzen joaten garen ideia da, internet egin daitekeela. Hau da, gure harremanen araberako Interneta izango dugu. Eta hau gauza nahiko serioa da, harremanak izateko moduak baitira gizartean arrakasta izateko edo ez izateko aldagaietako bat.
Erantzun bat utzi