Digitalizazioaren sinbiogenisia // Feminitateen Agora

 

Audio hau InΓ©s Bebeak Teknologiaren ahotsak izeneko entsailuan idatzitako fikziozko kontaketaren egokitzapena da.

Iratzargailuak jo du. Laurak begiak zabaldu ditu, eta nagiak atera ditu loaldi sakonaren ondoren. Atseden hartuta eta lasai dago, nahiz eta sabelaldea handituxe nabaritzen duen. Eskuak elkarrekin bermatzen ditu bularraldean, ondoren sabelaldean, eta Reiki minutu batzuk aplikatzen dizkio bere buruari gorputzak hala eskatzen dion lekuan.

Egun berria hasten ari da. Jaiki eta komunera doa. Gaurkoan Emakume Gorriaren bisita du. Ongi etorria. Garbitu eta, egunero bezala, yoga esteran jesartzen da, asana pare bat egin eta eguzkiari diosal egiteko. Hobeto dago, gorputzarekin eta bere buruarekin konektatuago. Bitartean, Juan gosaria prestatzen hasi da, eta Laura zukua ateratzeko sasoiz iristen da. Gosaltzeko jesarri dira, gaur nola dauden eta beren etxe txikian egingo dituzten ukitu txikiak aipatzen dituzten artean.

Laura kalera irten da, hiri handian. Lantokira iristeko beharko duen denbora kalkulatu du, bizikleta hartu eta zenbait minutu hartuta, parketik doa. Jarduera fisiko apur bat lagungarri zaio arnasketa areagotzeko eta egunotan sabelean metatzen ari zaion tentsioa askatzeko, hau dana Jakintza Agorako emakumeen taldearekin ikasi du. Zenbat arrazoi duten. Irribarre egten du. Gaur elkarrizketa ireia saioa dute taldean: hori ez zaio ahazten.

Lantokira iritsita, zenbait minutu egin ditu lankideak agurtzen. Ondoren, bere lekura doa. Bot-en diseinuko eta programazioko lankideen zain, luzaketak egiten ditu. Aste honetan eurekin aztertuko ditu Agorak kudeatzen duen sare sozialean egingo dituzten jarduerak. Sorkuntz garaian daudenez, ziur asko dinamika artistiko batzuk proposatuko dituztela. Zirraragarria izango da.
Gerora, lankidetzan helduko diote programazio lanari. Laurak gozatu egiten du horrela lan egiten. Gaur kontu gehiagorako denborarik ez dute izango, baina nahiko da. 5 ordutako lanaldi osoa dutenetik, bizitza hobetu kudeatu daitekeela dirudi.

Irtetean, Laura eta Juan geratu egin dira, parkean elkarrekin bazkaltzeko. Juanek ezinegona du batzuetan, haurdun geratu nahi dutelako eta oraindik ez dutelako lortu. Aipatu du entzun duela Agorako emakumeen talde bat aplikazio bat sortzen ari dela, ziklo femeninoak ikusarazteko. Laurak barre egiten du eta galdetu egiten dio ea horrek dena konponduko duela uste duen. Juan lotsatu egiten da. Bai, batzuetan halakoak pentsatzen ditu, eta jakin badaki kosta egiten zaiola pazientzia lantzea eta bizitzaren jarioa onartzea. Alabaina, Laurak hitzeman egiten dio gaur arratsaldean, taldeko elkarrizketan, arreta bizia jarriko duela eta izango duela horren berri zehatzagoa. Jakin-mina du, nola pentsatu duten tresna hori erabiltzea eta zer-nolako algoritmoa dagoen atzean.

Arratsaldez, Agora bizi-bizi dago. Hainbat pertsona, hala emakumeak nola gizonak, zaharrak zein gazteak, sarri joaten dira. Bizitzaz beteriko lekua da. Kanpotik musika entzuten da. Kantuarekin bat egiteko tenorea iritsi da. Gaur nahiago du gitarrekin ez hasi: gorputzak kantatzea eskatzen dio. Birikak hazten direla eta pelbiseko zorua erlaxatu egiten dela nabaritzen du. Plazera!. Gaur saio irekia dagoenez, Jakintza Agorako emakumeen taldeak genero eta adin guztietako pertsonak gonbidatu dituzte, berriki egindako ikerketaren berri emateko.

Laura jakin minez dago. Azaldu dute algoritmo bat irudikatu dutela, ziklo femeninoak ikusarazteko. Zehazki, hileko zikloa lotzen du norberaren historiarekin eta bizitzako sasoiarekin, familia konstelazioekin eta gutun astralarekin. Helburua tresna bisual bat izatea, emakumeen taldean elkarrizketarako eta auto-ezagutzarako saioetan erabiltzeko tresna. Bikain iruditzen zaio.

Asko ikasi du saio horietan, eta egia da batzuetan kosta egiten zaiola alderdi abstraktuak alderdi zehatzagoekin batera ikustea, ordenatzea eta lotzea: mapa bat bezalakoa izango da. Emakumeek algoritmoaren funtzionamendua azaldu dute, eta denek egin dituzte ekarpenak jendaurrean, egon daitezkeen akatsak zuzentzeko eta hobetzeko.Egun luzea izan da. Juan eta Laura Agoratik itzultzen direnean, Laurak jaki arinen bat hartzeko eta ohera sartzeko energia besterik ez du. Bere elikadura zaintzen du, badakielako gakoa dela bere obarioen ongizaterako; hain zuzen, horiek iparrorratz baten modukoak dira berarentzat. Lasaitasuna behar dute orain, eta badaki.

Orain atsedena eta zaintza behar ditu. Egun bitan, bere bizindarra eta sormena loratu egingo dira berriz….Asanbladak aplikazioa onetsi zuen, eta behar denetan erabiltzen dute Agorako emakumeen taldearen elkarrizketarako eta auto-ezagutzarako saioetan. Laura oso pozik dago bere buruaz ikasten ari denarekin, bai eta beste emakume batzuei buruz ikasten ari denarekin ere: azkenean, beren bizitzak uste zuena baino lotuago daude, eta elkarri ematen dioten babesa bizitza komunaren funtsezko zutabea da.

Laura eta Juan ez daude haurdun oraindik. Saiatzen jarraituko dute. Bitartean, haur eskolarekin lankidetzan hasi dira; izan ere, azken batean, txikienen zaintza ondare komunaren eta beren ko-erantzukizunaren zati ere bada, ez gurasoen kontu esklusiboa. Biziki gozatzen dute txikiekin. Neskato bat adoptatzeaz hausnartzen hasi dira, eta asanbladaren esku utzi dute erabakia. Bizitzak aurrera jarraitzen du, hutsik gabe.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude