haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

2023an Googlen aurkako epaiketa izango da

https://www.oldbookillustrations.com/illustrations/mock-judge/

Estatu batuetan Google-en monopolioaren kontrako kasua dago martxan (informazio gehiago) auzia datorren urtean egingo da, irailan.

Kasu honetan bi eskakizun daude:

1.- Google bilatzailearen monopolioa kontrakoa.

2.- Google estrategiaren inguruan ditugun gailu guztietan zabaltzeko: telebistak, kotxeak, laguntzaileak,…

Auzian ere beste kezka bat agertzen da erabiltzaileen datuak moneta berri bihurtzearen inguruan, aukera horrekin Google erabakitzen baitu nork sartzen da merkatuan.

“Dirua jada ez da moneta modu bakarra, eta petrolioa bezalako baliabide urriak erauzi eta dirua irabaztea baino, arreta ekonomia erabiltzaile indibidualen buruan dagoenari buruzko ezagutza ustiatzean eta dirua irabaztean oinarritzen da”, azaldu du auziak.

Gauza hauek ez dira berriak gurean, Hezkuntzan Librezalek komunitateak gure ikasleak ustiaketa prozesu horren parte izatearen beldur da, eta aspaldi zalatzen ari dira egoera. Ez baitakigu honek epe luzean gure gizartean izan dezakeen eragina, eta gertatu daitekeenaren inguruan hausnarketa egiteko garaia delako.

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude