Digitalizazioaren sinbiogenisia // Datuen bidezko autoezagutza?

 

Audio hau Inés Bebeak Teknologiaren ahotsak izeneko entsailuan idatzitako fikziozko kontaketaren egokitzapena da.

Laurak gau txarra igaro du. Bere obarioak garrasika ezinegonean egon dira orduak pasa ahala. Mila aldiz aldatu du jarrera: ahoz gora, buelta erdian, eskuak sabelaldean eta giltzurrunetan bermatuta, fetu jarreran, buruz behera… behin eta berriz.

Hazi poltsa berotzera jaiki zen. Ondoren, beste ibuprofeno dosi bat hartu zuen. Ezer ez. Ez zuen begirik biltzerik izan, ia goizeko 07:00ak dira. Iratzargailuak jo du, baina Laura iratzarrita zegoen dagoeneko. Oraindik loguratsu, komunera doa. Ahituta dago. Gaur, hilabetero bezala, Emakume Gorriak bisitatu du. Beste ibuprofeno dosi bat hartu du eta kafe makina piztu du, Juanek musu emanda agur egiten dion artean. Erdizka gosalduta, ziztu bizian atera da lantokirantz. Ea ez den berandutzen!

Metroan, fluoreszenteen argiek kontzertu jendetsu bateko agertokiko fokuen itxura dute. Aire lodia arnasten da, hats epel metalikoz. Giroko tenperatura eguzki fulgurazio batetik zentimetro gutxira gertatutako emanazioen parekoa ematen du. Arnasa momentu batez eusten du. Azekenean, bere geltokian da. Nasatik irten, eskailera mekanikoak igo eta zeru irekipean birikak bete aire arnastu du. Ondoren, bere baitan bilduta igaro ditu geltokia bere bulegotik banatzen duten kaleak. Mila bat pauso dira. Egun batzuetan zenbatu egiten ditu. Eraikinera sartzen da.

Bere idazmahaian jesarrita, ia automatikoki: ordenagailua piztu du, zereginen aplikazioa ireki du eta berehala ekin dio zerrendako lehenengoari. Hala, zeregin bakar batean kontzentratuta, badirudi denbora lasterrago igarotzen dela, eta tarte batez bere obario nekagarriak ahazteko aukera du.

Hara, eten bat. Juanek Whatsapp bat bidali dio, nola dagoen galdetzeko. Laurak erantzun egin dio. Juanek kontatu dio Clue izeneko aplikazio bati buruz hitz egin diotela, eta hileko zikloa monitorizatzeko balio duela. Halaber, esan dio egun hauek hobeto igarotzeko lagungarri izan dakiokeela, bai eta egun emankorrenak identifikatzeko ere. Haurdun geratzeko lagungarri ere izan liteke, beharbada. Google Play-tik deskargatzeko esteka pasa dio. LifeSum-en antzeko baliabdiea dela diotso, non berak apuntatu egiten duen zer jaten eta edaten duen, eta kirolik egiten duen. Gomendioak ematen dizkio eta oso pozik dago. Egia esatera, Laurak ez du gehiegi atsegin mugikorrean aplikazio gehiago izatearen ideia, baina tira. Hobe da gero hitz egitea, etxean.

Egun luzea izan da. Metroan, bueltako bidaian, Laurak zalantza egiten du. Ez du argi zer egin dezakeen bere hilekoarekin erosoago sentitzeko, eta, jakina, haurdun geratzeko. Bakoitzak kontu bat diotso: amak, lagunek… Laneko lankideek ez dute kontuaren berri, jakina. Ginekologoak aipatua zion aplikazio hori. Konturatu egiten da ez dakiela askorik bere gorputzaren beraren funtzionamenduaz. Azken batean, ia egun osoa ematen du jesarrita edo, tira, etxeko lanak egiten… Astean fitness apur bat egitea da bere salbazioa. Horrenbestez, beharbada onena izango da aholkuei jarraitzea.

Gaua etorri da hiri handira. Etxera iristean, Juanek besarkada handi batekin hartu du. Teknologiak salbatuko ditu! Erdi-txantxetan esan du. Gainera, doakoa da. Clue deskargatu du, eta arakatzen aritu da. Dibertigarria ematen du. Laurak ere instalatu du, eta app-ra notak pasatzen hasi da. Erosoa eta erabiltzeko erraza da, azken batean. Lotara joan aurretik, datu guztiak ditu eguneratuta eta prest datozen hilabeteetan erregistro lanarekin jarraitzeko.…

Urtebete da Laurak bere hileko zikloari buruzko datuak Clue-n erregistratzen dituela. Algoritmoaren aholkuei jarraitzen ikasi du, eta, are gehiago, Juan gonbidatu du egutegira. Alabaina, ezer gutxi aldatu da. Laurak ez du oso ondo ulertzen bere gorputza.

Laurak eta Juanek klinika pribatu batera joatea erabaki dute, haurdun geratzeko zer gehiago egin dezaketen adieraz diezaieten. Klinikan tratamendu pertsonalizatu bat proposatu diete, bermatuz Lauraren hileko patroi eta patroi sintomatiko-ginekologiko berbera duten milaka emakumerekin funtzionatu duela. Hori bermatzen duten datu akademikoak eta azterlan klinikoak dituzte. Alabaina, badago Laurak eta Juanek ez dakiten kontu bat: klinika pribatua Clueren eta sektoreko beste enpresa batzuen milaka bezeroetako bat da.

 

Erreferentziak:

  • Clue aplikazioa: https://www.helloclue.com/es/index.html.
  • Lifesum aplikazioa: https://lifesum.com/.
  • Artikulua: “Cuantificar la fertilidad y reproducción mediante aplicaciones móviles. Una revisión crítica.” Vanessa Rizk eta Dalia Othman. Arrow para el cambio, 22, 1, 201

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude