Youtube edo PeerTube?

peertube logoa

Youtube plataformak aukera ederrak eskaintzen ditu gauzak ikasteko. Bertan pilo bat kanal daude non erakunde eta pertsona ugari euren ezagutzak, ardurak, ideiak, … partekatzen dituzten.

Youtube-en ezaugarri bat edukiak leku batean kontzentratzearena da, hau da horrelako forma duen leku batean:

CERN server farm

Florian Hirzinger – www.fh-ap.com CC3.0

Forma hauek dituzten lekuak enpresa erraldoien eskutan egon ohi dira. Eta euren gainean programazio kapa eta inteligentzia kapa ezberdinak ezarriz gure jokabideak marketinerako produktu eta lehengai bihurtzeko gaitasuna dute.

Nolabait, horrelako plataforma batean gaudenean, kutxa baten egongo bagina bezala gaude…

kutxa

Youtube kutxa ideia // irudia https://blog.yukiisbo.red webgunekoa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Horregatik!! haritulab.eus webgunean bideoak eskegi nahi genituela jakinda alternatiba baten bila hasi ginen.

Zorionez azken urteetan PeerTube jarri da martxan. Wikipedian aurkitu izan dugun informazioak honakoa esaten du PeerTuberen inguruan:

PeerTube software librea erabilita, interneten bidez bideo digitalak partekatzeko aukera ematen duen plataforma deszentralizatua, federatua da. Peer-to-peer teknologia erabiltzen du zerbitzari pertsonalen erabilera murrizteko. GNU AGPL lizentziarekin argitaratuta dago.

Chocobozzz goitizena erabiltzen zuen garatzaile batek eman zituen lehen urratsak 2015. urtean eta berak hautatu zuen lizentzia mota[1]. Orain PeerTube plataformaren garapena dirua irabazteko asmorik gabeko Framasoft erakundeak[2] lideratzen du. Asmoa alternatiba eraginkor bat eskaintzea plataforma pribatu eta zentralizatuei, YouTube, Vimeo, Dailymotion eta abarrei.

 

Hitz asko daude hemen, baina guk horrela ulertzen dugu PeerTube:

banatuta

PeerTube sare ideia // https://blog.yukiisbo.red

Kutxatik irten eta beste modu bateko harremanak sortzea baimenduko digu eduki sarea.

Baina nondik hasi? kutxa berdinera ez badoa dena, noren kutxan sartu nire edukia?

Kutxa partekatu horiek instantziak deitzen dira, eta softwarea berdina da denetan PeerTuberena.

Beraz Peertube banatuta dagoen mundu mankomuna sortzen du, boterea banatuz.

 

 

Guk ez genuenez instantzia bat sortzeko aukerarik euskara eta digitalizazioari lotutako Euskara Bilduako laguneei euren instantzian publikatzeko eskakizuna egin diegu. Eta horrela haritulab.eus -eko PeerTube kanala sortu dugu.

Hemen esteka: https://peertube.euskarabildua.eus/video-channels/haritulab_channel/videos

Pixkanaka pixkanaka edukiak igotzen joango gara ๐Ÿ™‚

 

 

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude