Bideojoko lantegiak Game Erauntsiaren eskutik!

Azken aldian bideo-jokoetan Streaming-a ezin besteko tresna bihurtu da jokalarien arteko ezagutza partekatzeko eta harremanak lantzeko. Honek zenbait teknika beharrezko egiten dituelarik, batzuk ezagutuko ditugu.

Abenduak 28 eta 29 an bi bideojoko lantegi proposatzen dizkizugu doan eta online izango direnak gaztea bazara (edo ez hain gazte) eman izena!

Bideo-joko iruzkin idazketa lantegia

Tailer honetan bideo-joko baten iruzkin edo reviewa nola idazten irakatsiko dizuegu. Hasteko, bideo-jokoetan espezializatutako euskarazko kazetaritzaren egoera aurkeztuko dugu. Ondoren, iruzkin baten oinarrizko elementuak aztertuko ditugu, bai testuaren egitura, baliabide multimediak eta genero ikuspegia. Bukatzeko, Game Erauntsiko webgunean iruzkinak nola argitaratu azalduko dugu.

Lantegia Maitane Junguituk gidatuko du // Maitane Junguitu Dronda gizarte komunikazioan doktorea da. EHUko irakasle eta ikerlari gisa lan egin du eta gaur egun bideo-jokoak eta euskara uztartzen jarduten du Game Erauntsia Elkartean. Bere ikerketa objektua euskal animazio zinema, bideo-jokoak eta orohar komunikazioa dira. AEBtan eta Eskozian ikerketa egonaldiak egin ditu.

OBS: instalazioa eta programaren dohiketa

Tailer honetan interneten zuzeneko emisioak eta grabazioak egiteko software librean oinarritutako OBS programaren instalazioa eta erabilera ikasiko ditugu. Hasteko programaren instalazioa ikusiko dugu eta jarraian programa berak eskaintzen dituen erremintak aztertuko ditugu. Azkenik, zuzenekoak egiteko jarraitu beharreko pausuak azalduko ditugu. Honela, interneteko hainbat plataformetan zuzeneko emisioak egiteko beharrezko jakintzak eskuratuko ditugu.

Lantegia Garikoitz LarraΓ±aga Azkuegidatuko du // Garikoitz elektronikan eta diseinuan goi mailako tituluak ditu. Industrian mantentze lanak egin ditu eta 2014. urtean Game Erauntsia Elkarteko sortzailetako bat izan zen. Game Erauntsiko atal teknikoaz arduratzen da eta besteak beste eta YouTube eta Twitch plataformetan bideo-jokoen inguruko bideoak ekoizten ditu. Elkarteak antolatutako e-kirol txapelketetan esatari lanak burutzen ditu.

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude