Autodefentsa digitala lantegiak Igor Bilbao, Maider Likona eta Ane Ortiz -en eskutik!
Interneten gabiltzanean beste pertsona eta erakundeen jokabide eta interesetatik babesteko baliabide eta esperientzien inguruan gehiago jakiteko 3 lantegi.
Abenduak 28, 29 eta 30ean autodefentsa digitalaren inguruan hiru lantegi proposatzen dizkizugu doan eta online izango direnak gaztea bazara (edo ez hain gazte) eman izena!
Ziberbullying-aren inguruko hausnarketa bat
Tailer honetan ziberbullyingaz arituko gara; noiz eta nola gauzatzen den, zer rol hartzen dugun guk eta zer rol izan dezakegun. Horretarako, testu batetik abiatuta, teknologia berriekin dugun harremana eta era honetako egoerak errazteko izan dezaketen boterea edo botere eza aztertuko dugu.
Lantegia Igor Bilbaok gidatuko du // Igor EDE Fundazioko Bakeolan egiten du lan. Gizarte-hezitzailea da (EHU) eta Gazteriaren eta teknologia berrien alorreko adituen diplomatua (UNED). 14 urtez gazteriaren eta teknologia berrien alorreko prebentzioan eta elkarbizitzan egin du lan hezkuntza formalean eta ez-formalean.
Harremanak/pribatutasuna sarean I
Sare sozialetan ematen diren harremanak eta erlazio afektibo-sexualei gainean ibiliko gara. Arriskuak gutxitzeko baliabideak planteatuko ditugu.
Mugikorra behar da.
Lantegia Ane Ortiz gidatuko du //ย Sexologoa (INCISEX). Berdintasunean aditua (EHU) eta Lehen Hezkuntzako Irakaslea Pedagogia Terapeutikoarekin.Esperientzia zabala dut sexualitatea eta aniztasuna lau haizeetara zabaltzen. Azken urteotan, teknologiek harremanen eta erotikaren arloan duten eragina dela eta, sare sozialen gaian espezializatu naiz eta sexualitatea eremu digitalean lantzen duten proiektu desberdinetan aktiboki parte hartu izan dut: EnredADOS, Emaize 3.0, Sarean Xare proiektuetan hain zuzen.
Harremanak/pribatutasuna sarean II
Bigarren saio honetan alde teknikoa landuko dugu. Modu praktikoan ikusiko dugu zer diren aztarna digitalak, ze arrastro uzten dugun interneten gabiltzanean.
Mugikorra behar da izan.
Lantegia Maider Likona gidatuko du // Informatikako ingeniaritza ikasketak egin ditut Donostian. Software librea eta askatasun digitalaren alde lan egitea gustatzen zait, eta urteetan software librearen erabilera sustatzen ibili naiz, nahiz eta gaur egun telekomunikazioetan ibiltzen naiz gehiago, guifi.net proiektuaren barruan.
Teknologia eta ezagutzak libreak izan behar direla uste dut,eta hori lortzeko bidean lan egiteko prest nago.
Erantzun bat utzi