Internet kuantikoa?

hidrogeno uhin funtzioa
Interneten aurrekaria izan zen Arpanet-en bidezΒ  igorritako lehen datuak Los Angeleseko Kaliforniako Unibertsitateko ordenagailu batetik 1969ko urriaren 29an Palo Alto-ko Stanford Ikerketa Institutuko beste batera atera ziren

Stephanie Wehner 1992an ezagutu zuen Internet. Garai hartan Alemanian bizi zenΒ  nerabea, ordenagailu programatzaile trebea bihurtu zen. 20 urteekin “hacker on” moduan lan egiten hasi zen, sarearen ahultasunak aztertzen internet hornitzaile batentzat. Bere interesa gero informazioaren transmisiora eta sareak hobeto ulertzera joan zelarik. Gaur egun “Internet kuantikoa” deritzon Internetari forma ematen dabilelarik.

Internet kuantikoa 0 edo 1 balioak dituzten bit-ak beharrean 0 etaΒ 1 batera transmitituko lukeen sarea litzateke Quantum bit edo “Qubit” hauek fotoiekin osaturik daudelarik. Infraestruktura aldetikΒ  badirudi berdina litzatekeela, zuntz optikozko kableak, baina zientzia eta kulturaren esparru asko iraultzeko gaitasuna duela dirudi teknologia honek.

Badirudi, ordenagailu kuantikoak gaur egun interneten dugun segurtasunerako estrategia ezberdinak gainditu ditzaketela, eta Internet kuantikoa horri erantzuteko daude prestatzen, beste gauza batzuen artean. Fotoiak kontrolatzea da azken finean ulertu dugunagatik teknologia honen gakoa.

 

 

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude