Gazteentzako neguko teknologia laborategia // Izen emotea ireki dugu

gazteentzako neguko teknologia laborategia

gazteentzako neguko teknologia laborategia

 

Gazteentzako neguko teknologia laborategia, garai arraro hauetan harremanetarako eta ezagutza partekatzeko lekua izan nahi du gazteen agendan.

Hurrengo abenduak 28, 29 eta 30ean gure munduan dauden teknologien inguruan ikasi eta partekatzeko gai hauetan adituak diren pertsona ezberdinekin aurkituko gara.

Egiteko modua online izango da, musukoa kenduta aurpegiak ikusiko ditugu 15 pertsona inguru hartzeko prestatuko ditugun topaleku birtualetan. Lantegi bakoitzeko 15 pertsona.

Adinak 16tik 20 urtertara gutxi gora behera, hau da, ez zaitez gogoekin geratu programa gustuko baduzu!

Landuko ditugun gaiak gaur egun bizi dugun digitalizazioarekin harreman handia dute eta dugun kutur digitalaren ideiaren inguruan eragina modu ezberdinetan dute ere.

Gai bakoitzaren baitan lantegi ezberdinak izango ditugu:

Autodefentsa digitala
Interneten gabiltzanean beste pertsona eta erakundeen jokabide eta interesetatik babesteko baliabide eta esperientzien inguruan gehiago jakiteko 3 lantegi.

Bideo jokoak
Azken aldian bideo-jokoetan Streaming-a ezin besteko tresna bihurtu da jokalarien arteko ezagutza partekatzeko eta harremanak lantzeko. Honek zenbait teknika beharrezko egiten dituelarik, batzuk ezagutuko ditugu.

Fabrikazio digitala
Gure bizitzako ia gauza guztietan dago, ordenagailu bidez diseinatu eta diseinua makina batekin egitea da fabrikazio digitala. Azken 10 urteetan 3D inpresioa fabrikazio digitalera urbiltzeko bidea izan da, baina badago zenbait jende giza eraldaketarako tresna bezala ere ikusten duela. Lantegi hauetan horren inguruan ibiliko gara.

Sorkuntza digitala:
Askotan interneten gure burua kontsumitzaile hutsak bezala ikusten dugu. Baina esploratzeko eta esperimentatzeko baliabide ugari eskaintzen ditu. Hiru lantegi hauen bidez esperimentazio hutsean sartuko gara.

AUTODEFENTSA DIGITALAK
Abenduak 28, 11:00
Abenduak 29, 11:00
Abenduak 30, 11:00
BIDEO-JOKOAK
Abenduak 28, 12:30
Abenduak 29, 12:30
FABRIKAZIO DIGITALA
Abenduak 28, 17:00
Abenduak 29, 17:00
Abenduak 30, 17:00
SORKUNTZA DIGITALA
Abenduak 28, 18:30 Errealitate handiko filtroak sare sozialetan I
Abenduak 29, 18:30 Errealitate handiko filtroak sare sozialetan II
Abenduak 30, 18:30 Errealitate handiko filtroak sare sozialetan III

 

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude