Zein gailu hautatu STEAM hezkuntzarako?

STEAM akronimoak atzetik duen guztia post baten ez dugu azalduko orain :), baina tarte txiki bat hartuko dugu zenbait pista emoteko komeni zaizun gailuaren inguruan.

Gailuaz hitz egiten dugu zeren denok ez ditugu aukera berdinak, eta behar bada mugikor bat, chrome book bezalako gailu bat, ordenagailu bat, tablet bat…. artean aukeratzeko tarterik ez duzu. Baina baldin baduzu… irakurri arretaz post hau.

Bestalde, proiektuak behar bada gailu bat edo beste bat erabiltzera bideratuko dizu, baina…

Gure gomendioa, oinarrizko gailutzat, ordenagailu bat aukeratzea da :).

Ordenagailuak beste hiru alternatibekin alderatuta baliabide zabalagoa delako proiektu anitzak garatzerako orduan, botere gehiago emango dizu, lokalean lan egin ahal izango duzu, eta informatikaren inguruan ikuspuntu sakonagoa landuko duzu, zure lanerako giroaren forma zuk jorratzen joaten zarelako.

Bestalde Ordenagailuak sistema eragile ezberdinak erabiltzen baimentzen dizu. Sistema eragile bat ordenagailuak dituen baliabideak erabiltzeko sortutako programak dira. STEAM filosofiaren jarraitzailea bazara seguruenik gehien gustatuko zaizuna software librean oinarritutako sistema eragile bat izango da, arrazoia ezagutza partekatzeko, esploratzeko, eta pentsamendu kritikoa lantzeko sortua izan diren sistemak direla.

Euskarari dagokionez gainera software libreak itzulketak edonork egitea baimentzen du.

Azken hilean Hezkuntza Librezale taldeak infografia bat partekatu du sistema eragileen inguruan, Luberri sistema eragilea software librean oinarrituta dago eta euskaratuta.

Honen inguruan gehiago ikasi nahi baduzu euren web orrian informazio gehiago lortu dezakezu :): https://hezkuntza.librezale.eus/2021/03/01/sistema-eragileen-konparaketa/

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude