STEAM Euskadi Topaketatan parte hartuko dugu

Bihar martxoak 25 STEAM Euskadi Topaketetan parte hartuko dugu.

Webgunea martxan jarri aurretik, pandemia gure bizitzetan txertatu aurretik, Azkuna Zentroan –Β  AhΓ³ndiga Bilbaon genuen lekua, fisikoki aritzen ginen, zeren eta digitalizazioak berak ere fisikoki dihardu, azpiegitura anitz behar dituelarik izateko.

Pandemia etorrita, jarduera ez etetea erabaki genuen eta zorionez Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sialaren laguntzarekin webgune hau martxan jarri ahal izan dugu.

Euskara eta digitalizazio ereduen inguruan pentsatzea da gure lantaldetako arduretariko bat, baina beste batzuk ere baditugu, euren artean teknologian pentsatzea eta egiteatik baztertuak izan ohi diren pertsonetara hurbildu ideia hauek, edota gaur egun dugun digitalizazio ereduari, eta berarekin geure bizitzei, forma ematen dioten enpresek hezkuntzan izaten ari diren sarbidea kuestionatu.

Hau dena kontatuko dugu biharko innobasque-ek prestatu dituen STEAM Euskadi Topaketaten azken saioan.

Bertan SanMartin haur eta lehen hezkuntzako eskolarekin izango gara, euren proiektua hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.

Informazio gehiago eta izen ematea esteka honetan duzu: http://steam.eus/topaketak/

 

 

 

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude