Sorkuntza digitala DA!

Zer da sorkuntza digitala?

Hau izan da gure buruari egin diogun galdera Durango Azokako Sorkuntza Beka DA! ren baitan aurtengo esparrua digitala izango zela aurkeztu zutenean.

Gaur egun eremu digitalean pentsatzen dugunean askotan bere negozio ereduekin lotuta dauden dinamikekin pentsatzen dugu:

  • Komunikazioa
  • Marketina
  • Entretenimendua
  • Komertzioa
  • Kudeaketa
  • Teknologikoa (azken honek askotan aurrekoak harramantzen eta sustatzera  bideratuta)

Baina esparru digitala eta digitalizazioa baimentzen duten teknologiek sorkuntzarako eremua badira ere, non espresio artistikoek forma ugari aurkitu ditzakete: gorputzekoak, soinuarekin loturikoak, plastikoak, ikus entzunezkoak, bisualak…

Gero eta sortzaile gehiago dira munduan, eta noski Euskal Herrian, digitalizaziorako teknologiak, edota eremu digitala bera baliabide bezala hartuta euren ikerketak, sorkuntzak, espresioak lantzen dituztenak.

Guretzat sorkuntza digitala duen esan nahia zurekin partekatu nahiko genuke post honetan. Behar bada, pentsa-moduak partekatzean, hari bat ireki dezakegula eztabaidarako. Buruan duguna adierazteko, adibideak dira guretzat modua, eta zenbait ekarri ditugu. Adibide hauek oso garai eta eremu ezberdinekoak dira :), seguru zuri mila ezberdin etortzen zaizkizula burura.

Delia Derbyshire // matematikaria zen eta soinuaren uhinak inpultso elektrikoetan sintetizatzearekin esperimentatzen zuen, horrelako esperimentuak izan ziren soinu digitala manipulatzeko bideak ulertzeko hastapena.

Delya Derbishire bere laborategian

Montera 34 // Datuak modu estetikoan eta ulergarrian adierazten dituzte, esperimentu ugari eginez, aktibismo puntu handi batekin, baina espresio bide bezala ulertuta.

Montera 34 taldeak datuen segregazioaren inguruan Euskal Herrian egin zuten datuen bisualizazioa

Nervous system kolektiboa  // Talde honek, kodearekin jolasten du programazio generatiboa landuz, objektu ezberdinak sortzeko ideiarekin, natura dela euren inspirazio iturria.

birch plywood

Nervous system taldearen puzzle generatibo baten ideia

Oier Etxebarria // Zibernetika (sistema bat kontrolatzea baimentzen duten informazio fluxuen dinamika aztertzen dituen zientzia)  eta  artearen arteko harremanen inguruan erakusketa eta entsailu baten bidez ikertu eta espresatu ditu.

Cybernetics of the poor entsuailuaren portada

Tactical Tech // Euren sortzeko modua oso anitza da, baina batez ere, informazioa oso modu bisualean publiko orokorrera eroatea bilatzen dute. Honekin, digitalizazioaren inguruan hausnarketa kritikoa sustatuz.

The Glass Room London, Central Cross | Mozilla + Tactical Tech CollectiveThe Glass Room London, Central Cross | Mozilla + Tactical Tech Collective

The Glass Room London, Central Cross | Mozilla + Tactical Tech Collective

Logela Multimedia // Digitalki kontrolatuak diren  eduki ezberdinak esploratzen dituzte eszenan.

scattered

Logela multimedia taldearen proiektu bat

Arquimaña // Fabrikazio digitalaren inguruan ikertzen eta sortzeko bide ezberdinak esploratzen dabiltzan arkitektuak.

IMGP7859

Arquimaña-ren proiktu bat

Artea, zientzia eta digitalizazio teknologien nahasketan, badaude beste modu bateko sorkuntzak, behar bada ez direla hain errazak horrelako deialdi batean kontutan hartzeko, baina barne bilaketa sakon batetik datozenak, eta dinamika digitalean eta gizarte dinamikan eragin handia dutenak…  Espresio bezala jaio badira ere, kontrabotere espresio bezala.

Azken urteetan adibidez:

BitCoin // nahiz eta espekulaziorako baliabidea bihurtu bere erabilera nagusian. BitCoin-en hastapenak ZiberAktibismoatik etorri ziren. Internet eta diruaren logiken hausnarketa sakon batetik. Ziber Punk lema baten oinarrituta zegoelarik: “Boteretsuentzat gardentasuna, ahulentzat pribatutasuna”.  Azpiko teknologia BlockChain oso erabilgarria izaten ari delarik.

By MikeG001 – Own work, CC BY-SA 4.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=83911930

Fedibertsoa // Ideia honeki jaio zen “hodeia” ideiari eta berarekin datorren botere kontzentrazioari alternatiba bat bilatzeko proposamena. Serbitzari ezberdinetan, bakoitza bere datuen kudeatzaile software bat federatzen delarik.

https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/4/4e/Federated_social_media.png

By Stéphane Guillou – Own work, CC BY-SA 4.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=79353432

Zer iruditzen zaizu?

Seguru ideia piloa dituzula…  guk batzuk baino ez ditugu proposatu, gehiago ditugu buruan ;)…  digitalizazioaren eremuan eta horrek gizartean eta planetan duen harremana eta eraginaren inguruan asko, eta, modu askotan egiten ari da. Sorkuntza leku guztietan dago.  Behar bada sorkuntza artistikoaren praktika ezberdintzen duena euren izaera ez dagoela merkatuari hain lotua izan daiteke, behar bada euren egitekoa barne bilaketa/ikerketa batetik gertuago egon daitekeelako. Mugak ez dira argiak…

Zure proiektu bat aurkeztu nahi baduzu, edota, aurkeztu daitekeen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, hemen duzu informazioa:

https://durangokoazoka.eus/eu/albisteak/kultur-sorkuntza-digitala-sarituko-da-sormen-beka-da-deialdiaren-laugarren-edizioan

 

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude