Digitalizazioaren sinbiogenisia // Mutilek utzi egiten dute

 

Audio hau Margarita Padillak Teknologiaren ahotsak izeneko entsailuan idatzitako fikziozko kontaketaren egokitzapena da.

2079. urtean, garapen teknologikoak maila paregabea lortu zuen. Teknologia asko eta oso onak zeuden. Nonahi. Halako batean, ezustekoa gertatu zen: gizonek, mutilek, teknologiak sortzeari, aplikatzeari, mantentzeari eta asmatzeari utzi zioten.

Teknologietan aritzeari uko egitea erabaki zuten. Hori egiteko nola antolatu ziren ez dugu inoiz jakingo. Zurrumurruen arabera, emakumeen zaintza grebak egiteko antolatzeko moduak hartu zituzten eredu; izan ere, 2017az geroztik gero eta sarriago egin ziren grebok. Bestalde, ez dakigu zergatik erabaki zuten hala jokatzea. Mendekua? Sormen hutsunea? Orainaldi eta geroaldi teknologikoaren izatearen inguruko krisia? Ingurumen kontzientzia? Haserrealdia izan zen? Apeta?
Hasieran, ez zen askorik nabaritu. Denak jarraitzen zuen gutxi gorabehera bere horretan, berezko inertziaz. Baina, egun batean, Wikipediako datu basea hondatu egin zen. Administratzaileek ez zekiten nola konpondu. Galdetu egin zuten, eta erantzun zieten jada ez zihardutela horretan, ez zutela jada interesik datu baseetan.

Wikipedia, egun batetik bestera, bertan behera gelditu egin zen.Google-en agur esan zuten mutil guztiek. Kitapena eskatuta, alde egin zuten. Emakumeak besterik ez ziren geratu; baina, jakina, oso gutxi ziren. Google-ek gorriak ikusi zituen zerbitzuak mantentzeko. Emakume gehiago kontratatu nahi zituen, baina ez zuen izangairik aurkitzen. Programatzailerik eta mantentze lanetako arduradunik gabe, zerbitzuak ez zebiltzan ondo. Apurka-apurka atalak itxi behar izan zituen: lehendabizi, Drive; ondoren, Gmail… Bilatzaileak fidagarri izateari utzi zion.

Debian ere paketeak mantentzeko arduradunik gabe geratu zen. Jada ez zegoen eguneratzerik. Segurtasun zuloak konpontzeke geratzen ziren. Ordenagailu programak erraz gainditzen ziren, oso handiak ziren denek ezagutzen baina inork konpontzen ez zituen kalteak. Debian komunitatean mantentze lanetan geratu ziren emakumeek ahal beste egiten zuten, baina oso gutxi ziren eta ezinezkoa zitzaien lan guztia egitea.Beste horrenbeste gertatu zen enkriptazioarekin. Bugak ebazteke geratu ziren. Egiten zekitenek ez zuten horretarako gogorik, eta sareen autentikazio eta pribatutasun oro arriskupean geratu zen.Nolanahi ere, aparatuen ekoizpenak aurrera jarraitzen zuen. Ekoizpen lantegietako eskulan gehiena emakumeen esku zegoenez, aparatuak saltzen jarraitzen ziren. Halere, jakina, egoera ez zen bera; izan ere, autentikazio fidagarririk gabe, pribatutasunik gabe, programa eguneraturik eta garatze bidean zeuden programarik gabe, web zerbitzurik gabe eta kalitatezko informaziorik gabe… Zertarako balio zuten aparatuek?

Egoeraren larritasuna ikusita, emakume ingeniari, programatzaile eta sistemen administratzaile batzuek deialdi globala egin zuten, garapen teknologikoan esku hartzeko. Call For Women in Technologies bat egin zuten. Baina, erantzuna eskasa izan zen. Emakume gehienek esaten zuten:

Gu zaintza lanetan ari gara jada. Ez dugu denborarik teknologia kontuetarako.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude