Lemmy.eus foroak euskaraz ireki dira

lemmy

lemmy.eusPantaila argazki hau egin diogu lemmy.eus foroari, azken astean martxan jarritako ekimena.

Lemmy softwarea zerbitzari ezberdinetan instalatu daiteke, lemmy.eus sortu duen Abaraska taldea dioen bezala: proiektu ireki eta horizontala da Lemmy.

https://kaixo.lemmy.eus/ orrian arakatzen honakoa diote instantzia honen sortzaileak:

Lemmy.eus euskarazko web-foro irekiak dira. Webgune hau Lemmy deitzen den software libre eta federatu baten euskarazko instantzia bat da. Munduan badira hizkuntza eta komunitate desberdinetara zuzendutako instantziak eta, ia etengabe, sorpresa berriak agertzen dira. Hau euskarazko lehen Lemmy instantzia bada ere, laster gehiago izatea primeran legoke! lemmy.eus-en albisteak, bitxikeriak, nori galdetu ez dakizun hori, umorea, eztabaidak, hausnarketa sakonak, meme alprojak… eta auskalo zer gehiago aurkituko duzu. Webguneko erabiltzaileon esku dago zein gairi buruz hitz egin eta zein informazio partekatu, lemitarrok dugu hitza eta erabakia :-).

 

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude