Luberri: Sistema eragilearen eguneraketa berria eskuragarri

Hezkuntzaren digitalizazio ereduan gero eta gehiago hausnartzen ari da azken aldian. Arrazoietako bat gure gizartean botere harremanak eraldatzeko baliabidea bihurtu direla teknologia hauek eta eurak erabilita egiten diren negozio ereduak.

Gure gizartean kablez kable, zerbitzariz zerbitzariz josten ari den mundu horretan zeozer esan nahi baldin badugu, hezkuntza zertarako ondo pentsatu behar dugu, eta horren arabera horretara batu nahi garen edo ez… zeren eta, horretara biltzea pentsatu barik, ez biltzea baino kalte handiagoak ekarri ditzakeelaren arriskuak ari dira azaleratzen pixkanaka.

Arrainak baino kaΓ±abera eskaini nahi badiegu gure haur eta gazteei digitalizazio ereduen inguruan zozer esateko izan dezaten, Linux baliabideak eskieni beharko genizkieke.

Zentzu honetan badago zenbait gauza interesgarri Euskal Herrian eta Euskaraz, baina gaur Luberri izeneko proiektuaz hitz egingo dizuet. Non bi gai interesgarri batzen diren, digitalizazioa hezkuntzan tresnez laguntzeko baliabidea, euskaraz eginiko baliabidea.

Digitalizazioa Euskaraz sustatzea, ez du edukiekin zer ikusia soilik, bide horretan tresnak ere euskaraz izatea laguntzen du. Lan horretan badago komunitate eder bat Euskal Herrian, euren artean Alex Gabilondo.

Alex Gabilondok haurrentzako sistema eragile oso bat garatu du Euskaraz linux erabilita. Bi onura beraz:

1.- Euskara erabiltzea sustatzeko baliabidea ederra haurrentzat

2.- Software librea, beraz sorkuntzarako eta ezagutza garatzeko tresna aproposa

Luberri deskargatzeko eta instalatzeko esteka: https://alexgabi.blogspot.com/p/blog-page.html

Alexen webgunean baliabide ugari aurkituko dituzu ere.

 

 

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude