Zer da teknozientzia feminista?

Orain dela zenbait urte InΓ©s Bebea, Margarita Padilla eta Estrella Soriarekin batera entsailu bat idatzi nuen, Teknologien Ahotsak izenekoa. Ane Rodriguez Armendariz zuzendaritzapean zegoen Tabakalerako Kultur proiektuaren baitan.

Ez zen izango perfektua, baina bai mundua hobeto ulertzen lagundu zidan, espero dut beste batzuei ere.Β  Ezagutza teknologikoa partekatzeko eta egiteko espaziotan mugitzen ginen lau emakumeek bizitzen genuenaren inguruan hausnartzeko aukera paregabea izan zen. Batez ere teknologiaren inguruan ematen diren botere harremanak ulertzeko bidea.

Hemen dago aztertu nahi baduzu: Teknologiaren ahotsak

Atzo emakume eta neskak zientzian sustatzeko eguna izan zen, beharrezkoa den eguna gogoratzeko ditugun eta sortzen ari garen estrukturak (bai fisikoak zein digitalak) askotan bazterkeria eta diskriminazioa modelatzeko gaitasuna dutela.

Zein harreman du teknozientzia feministak, ditugun teknologia eta zientzia estruktura fisiko eta digitalak eta emakume eta neskak zientzian sustatzeko egunak?

Mary Berd historialariak bere Emakumeak eta Boterea liburu txiki baina ederrean oso ondo adierazten du: “Ez da erraza emakumeak barneratzea, hasieratik gizonekoengatik kodifikatuta dagoen ereduan. Emakume gehiago nahi baditugu zientzia eta teknologian, estrukturak aldatu behar ditugu”.

Beste era batean adierazten du Donna Harawayk bere Manifestu Cyborg-ean:Β  “zirkuitu integratu bateara” egokitu beharrean, zirkuitua eraikitzea bilatuko luke Teknozientzia Feministak.Β 

Beraz, emakume eta neska gehiago teknologian eta zientzian beharrean, egokitzea baino,Β  gauzei beste ikuspuntu betetik begiratu diezaieketen emakumeak behar ditugu ere.

Gaurko digitalizazio ereduak eskulan kualifikatu asko beharko du, emakumeok, horren inguruan hausnarketa bat egin beharko genuke, noraino egokitu gaurko digitalizazio ereduak behar duen eskulana izateari, edota noraino dugun indar horrekin beste modu bateko digitalizazio eredua (azken batean estruktura) eraikitzeko aukera. Hori litzateke gutxi gora behera Teknozientzia feministaren ideia.

 

Oharra: postaren irudi ederra Nerea Landajok egin du, bere lana hemen argitaratzen du (esteka)

 

Nerea Landajo egilea

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude