Digitalizazioaren sinbiogenisia // Medusaren eraldaketa
Audio hau Diana Francok Teknologiaren ahotsak izeneko entsailuan idatzitako fikziozko kontaketaren egokitzapena da.
2030. urtean datuaren gizartea errealitate bat da eta planetako giza biztanleriaren zati handi batek bere logikak ulertzen ditu.
Datuak jarraitzea, aztertzea, ustiatzea, tratatzea praktika errentagarria eta beharrezkoa da gizartearentzat. Datuaren industriak mugitzen du ekonomia globala. Datu bihurtu daitekeen oro, arreman eredu berriak garatzeko bidea ekar dezake.
Baina, indarkeria handiko gizarte batean bizitzen jarraitzen dugu. XXI. mendearen amaieran bi ezaugarrik indarkeriarekin zuten harremana aztertzen hasi zirelarik.
β’ Generoa
β’ Lanpostu maila
Gizonezkoak ziren lanpostu maila altuena zutenak eta gizonezkoak ziren indarkeria gehien erabiltzen zutenak.
Boterearen eta indarkeriaren arteko harremana argia zela erabaki zuten adituak datuak ikusita. Ideia hori garai hartako gizartean eragin handia izan zuen. Mugimendu feministak eta berdintasun politikek emakume gehiagoren sarrera bideratu zuten zuzendaritza lanpostuetara.
Baina, nola aldatu gauzak gizonezkoek diseinatutako estrukturetan emakumeak txertatuz? Zalantzak zeuden. Botere-indarkeria logikak gizonezkoen kotkuak ziren edota giza baldintzaren kontuak? Boterea eta indarkeria zuzen lotuta baldin bazeuden, emakumeak behin boterean izanda indarkeriaz jokatuko zutela uste zen.
Baina hori espekulazio hutsa zen eta datuen garaian bizi ginen. Teoriak kontrastatu bearra zegoen. Horregatik, datuak gidatutako gizartean gizateriaren etorkizuna emakumeen eskutan jartzea erabiki zen 200 urteetan zehar. Frogatu nahi zena, indarkeria ez zela sexu kontua, gizakioei eta eurak osoturiko gizarte ereduei loturiko ezaugarria baizik.
200 urtetan zehar ordea..
Emakumeak herrietako lehendakariak izango ziren.
Emakuameak ikerketa lerroak zeintzuk izango ziren erabakiko zuten.
Emakumeak gatazketan bitartekaritza egingo zuten.
Emakumeak izango ziren teknologiaren garapenaren inguruan erabakiak hartuko zituzketenak
Emakumeak izango ziren gizarte politikak erabakiko zituzketenak
β¦.
200 urte igaro ondoren utopia eta distopia batu zirenβ¦
β’ Delituak asko jeitsi ziren, baina, emakumeak egindakoak handitu.
β’ Emakumeek hartutako neurrik gizartearen kohesioa bultzatzera bideratu zituzten. Lan horretan lagunduko zuten teknologien garapena bultzatzen eta saritzen zituzten. Modu honetan, garatu ziren teknologiak gizadiaren garapenean eta honek planetan izan zezakeen eraginaren gainean arduratuta garatzen ziren. Etekin ekonomikoa ez zen helburua.
Aldaketa hauek lehiaketan baino elkarlanean sustatutako eraldaketak ekartzea bilatzen zituen. Lehiaketa ordea oso errotuta zegoen gizakion gizarte eta kulturan. Boterean zeuden emakumeek lehian oinarritutao kirola mehatsu bezala ikusten hasi ziren, eta hau Olimpiadekin batera zelan baztertu pentsatzen hasi ziren. Horrelako neurriak ez ziren oso ondo hartuak izan gizartearengatik, eta emakumeek hainbeste botere izatearen eztabaida berpiztu zen.
Nahiz eta datuak hobera zihoazen, gure gizarteak jokatzeko moduetan oraindik ondo ulertzen ez ditugun gaiak daude, eta horiek argitu bitartean boterean manteduko zirela finakatu zuten emakumeak.
Erantzun bat utzi