Antropologia digitala gizakion eta teknologia digitalaren arteko harremana aztertzea litzateke, eta antropologia eta teknologia gurutzatzen diren hainbat eremutara zabaltzen da.
Octavia Buttleren liburu bat nabil irakurtzen: Odol-alabak eta bestelako kontakizunak. Zientzia fikziozko idazlea da Buttler. Bere fikziozko kontakizunetan, izaki ezberdinen arteko harremanak aztertzen ditu, lurtar nahiz estralurtar, eta gizakiak askotan egoera berrietara egokitu beharrean aurkezten ditu.
Azkenaldian hirugarren sektorearen eraldaketa digitalaz hitz egiten duten dokumentu ugari igaro dira nire eskuetatik. Agiri horietako zenbait, hirugarren sektorearekin zerikusia ez duten erakunde teknologikoak bultzaturikoak dira...
XX. mende hasieran, Erresuma Batuan elektrifikaziorako erresistentzia handia izan zen. Frantzian eta Espainian elektrifikazioa 1920an jada abian zen bitartean, Ingalaterran 1940. urterarte ez zen bideratzen hasi. Arrazoia: gas konpainiek, merkatua ez galtzeko, elektrifikazioarekiko beldurra sustatu zuten herritarren artean.
Batzuetan, inertziek pentsarazten digute gauzak badoazela, eta horrekin bat egin behar dugula ezer zalantzan jarri gabe, bestela berehalako aldaketa motelduko genuke. Baina denboraren eta aukeren ikuspegiak inertziak bere lekuan jartzeko gaitasuna du.
Eskuratzen ditugun datuak zenbat pertsona sartu den, zeintzuk errepikatu duten sarrera eta zenbat denbora batezbesteko egon diren bisitariak, dira. Datuak jasotzeko Matomo analisi etikoa ziurtatzen duen softwarera erabiltzen dugu.