Egokitzea baino, jasatea

Iturria // Argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2781/teknologia

Octavia Buttleren liburu bat nabil irakurtzen: Odol-alabak eta bestelako kontakizunak. Zientzia fikziozko idazlea da Buttler. Bere fikziozko kontakizunetan, izaki ezberdinen arteko harremanak aztertzen ditu, lurtar nahiz estralurtar, eta gizakiak askotan egoera berrietara egokitu beharrean aurkezten ditu. Planeta berri batera heldu gara eta hango espezie nagusiarekin sinbiosi bat sortzeko modua bilatzen dugu gure existentzia ziurtatzeko, edota espezie estralurtar bat dator gure mundura, akabatu gaitzakeena, eta zelan egokitu bilatzen dugu gure existentzia ziurtatzeko…

Madrilen izan naiz topaketa batean eta Bizitegi Elkarteko lagun batek ideia bat bota zuen: kalean dagoen jendea ez dela soilik kalean bizi dena. Gure gizartean bada jende bat egoera oso bortitzetara egokitzeko moduak bilatzen dituena bizitza aurrera eroan ahal izateko, kalean ez egoteko. Tratu txarrak, bortxaketak… pairatzeko prest daude, kalean aurkituko dutena okerragoa delako. Baina egoera horiei, egokitu baino, jasan deitu beharko genieke.

Human Rights Watch erakundeak txostena atera du, EdTech (hezkuntzarako teknologiak) ardatz hartuta: β€œStudents not Products” (ikasleak ez produktuak). Txostenak salatzen du pertsonok, kontziente izan barik, hezkuntzatik urrun dauden interesak dituzten multinazional teknologikoen zelataritza praktikak pairatu ditugula. Pixkanaka errealitate hau ulertzen gabiltza, beharbada batzuok buelta emango diogu, baina ez dezagun ahaztu gizartearen parte bat horrelakoak jasateko prest egongo dela bizitza aurrera ateratzeko. Ez dutela beste biderik izango.

Irudia // Wikipedia // Buttler

Lizentzia // Createive Commons “Aitorpena eta berdin partekatu” 2.5 Nikolas Coukouma.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude