Liztor asiatikoa harrapatzeko 3D inprimagailuan fabrikatutako tranpa

URL

Barakaldo Makers

Egilea // Alberto Martinez, Barakaldo Makers ekimenaren koordinatzailea

Urteen joanarekin liztor asiatikoa gure inguruan zabaltzen ari dela ikusi ondoren, Barakaldo Makers taldeak Barakaldoko babes zibilarekin batera eta Barakaldo Udaleko Ingurumen Sailaren laguntzarekin zomorro hauen biztanleria murrizteko diseinu bat sortu dute.

 

https://lh5.googleusercontent.com/q_Nytt3-D3KIcPDt6iDFEI0DrVstB6M3MNu04mm2vsprYKF7eL0tKjqv6EytghFEzAkfv-SNjsUwORWcSFyOywKIEKmnbpSYV6CJQ4LqtlE2EfHxrwbodCJhXEhvhFALK2PfbLz6REC2pmDWiA

https://lh3.googleusercontent.com/Lg853h7CI6Jxy9AmN-peOJDaet8o-o6n6z79sX-FSsNcG0FwBcELCbWwB_AoMAWY6yY_qzjUabcI97m9SFpmuRz7Y-w5punMsB9IBPOJc2Oxm2kQGnsI5Btf_ryyhxK3LkeGK6zQ2tO7nB2t-Ahttps://lh5.googleusercontent.com/SCXDQHQDqPhIhRXTmrNCINLXrOhCCvBYGTOXwchhzLHIjSVTQUm19Knly3mD1BiuKRe5WAWjPn36eZr6GkaqqDvv0vOpvLQI_5-uSPVO8BoCYEGfrdCG2QRReLQiEH0Gc5dltUlCh6wi_HbtJg

Hemen ikasitakoak 35 tranpa ezberdin frogatu ondoren:

  • Zuloek aurrez aurre egon behar dute, usaina hobeto sakabanatzeko eta, bestaldeko argia ikusi dezaten.
  • Botilak gardena izan behar du: dituen etiketa guztiak kendu. Tranpan informazioa jarri beharretan bazaude sokaren gainean egin.
  • 10mm zuloarekin liztor asiarrak sartu daitezke baina erleak ez.
  • 1litroko botila oso tamaina egokia da, bai likidoa altuera on bat hartu dezan, baita usaia banatu daiten.

Hemen ikasitakoak diseinuaren aldetik:

  • PTEG (*) erabilita egin zen, kanpoaldean beste inprimatze-material batzuek baino hobeto eusten dio.
  • Inbutuaren barne-diametroa 8,5 mm-koa izango da. Tamaina horretan, erleak ez dira sartzen, eta gainerako liztor ez-inbaditzaileak, txikiagoak direnez, sartu eta irten egin daitezke.
  • Diseinuan zuloak egin genituen, alboetatik sartzen den euri-ura hustutzeko eta amuarekin ez nahasteko.
  • Behealdean, ur-botila komertzialen antzeko uztai emea jarri dugu, ireki, itxi eta berrerabiltzea baimentzen duena.

Hemen ikasitakoak liztorrak harrapatzeko dinamikaren aldetik

  • Liztor bat harrapatu ondoren, ez kendu amutik. Liztor gehiago erakartzen baititu.
  • Amua egiteko errezetak (komertzialak baino hobeak gure esperientziaren arabera)
    • 1go errezeta // Litro 1 ur, Litro 1 laranja zukua, legami 10 gramo, 200 gramo azukre

    • 2. errezeta // Litro 1 ur, legami 10 gramo, 400 gramo azukre

 

 

(*) PETG plastikoa, edo glikolezko poliesterra, 3D fabrikazioaren merkatuan ezaguna den termoplastikoa da, PLA filamentuaren sinpletasuna eta ABSaren erresistentzia konbinatzen dituena

CAD // Proiektua TinkerCad-en egin dugu // https://www.tinkercad.com/things/bZXqMrfMfvb

MAKINA // Erabili dugun inprimagailua // Ultimaker 2+ da (wikian info gehiago)

CAM // Cura erabili dugu TinkerCad-etik sortutako .STLa .GCODEra igarotzeko eta makinan grabatzeko

image13

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude