Adimen artifiziala eta aurreztea

Iturria // Argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2786/teknologia

Lankide batek SPRIk duen lantegi baten inguruan hitz egin dit: β€œAurre hartu zure kontsumo energetikoari: Nola lagun diezazuke adimen artifizialak energia aurrezten?”. Ukrainako gerraren ondorioz energia garestitu da. Zentzu horretan, adimen artifiziala (AA) aurrezteko tresna bat izan daitekeela proposatzen du lantegiak. Lankide honekin hitz egiten ohartu ginen β€œaurrezte” horrek inbertsio bat ekartzen zuela. AA bat datuekin elikatu behar da, elektrizitatea noiz eta nola erabiltzen dugun ikasi dezan, aurrezte erabakiak hartzeko bidean. Beraz, aurrezte horren lehenengo kontraesana dugu, etxean/enpresan ditugun sistema analogikoak ez dute balio, eta sistema digital bat jarri beharko dugu.

Beharbada, garatzaileek esango digute egungo inbertsioak epe luzera abantailak ekarriko dituela: epe luzera inbertsioa amortizatuko dela energiaren kontsumoan egindako aurrezkia dela eta. Beharbada bai. Baina noski, gure enpresaren/etxeen kontsumo energetikoarekiko jokabideen pribatutasuna galduko dugu. Guk baino β€œerabaki hobeak” hartzen dituen sistema honek gure kontsumo prozesuaren kontzientzia galtzera eramango gaitu, neurri batean. Eraiki dugun mundu konplexu honetan, gu baino hobeto maneiatzen den AA baten laguntzaren beharra areagotuko da.

Horrekin guztiarekin ere, onura gisa ikusi dezakegu AAren inplementazioa aurreztea handitzeko, baina ez dezagun ahaztu energiaren prezioa jartzen duena ez garela inoiz gu izango. Horregatik, AAk gidaturiko sistema hauetan kontu handiz ibili behar dugu, gure datuen metatzea non eta noren eskuetan egongo den. Gure kontsumo jokabideak baldin badakizki energiaren prezioa jartzen duen enpresak, aukera izango du gure aurrezkiaren kontra egiteko.

Irudia // Lio Voo // https://www.pexels.com/es-es/foto/planta-de-energia-solar-eshelim-espejos-13248715/

Lizentzia // CC hutsa

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude