Azkenaldian hirugarren sektorearen eraldaketa digitalaz hitz egiten duten dokumentu ugari igaro dira nire eskuetatik. Agiri horietako zenbait, hirugarren sektorearekin zerikusia ez duten erakunde teknologikoak bultzaturikoak dira...
XX. mende hasieran, Erresuma Batuan elektrifikaziorako erresistentzia handia izan zen. Frantzian eta Espainian elektrifikazioa 1920an jada abian zen bitartean, Ingalaterran 1940. urterarte ez zen bideratzen hasi. Arrazoia: gas konpainiek, merkatua ez galtzeko, elektrifikazioarekiko beldurra sustatu zuten herritarren artean.
Noizbait jostailu elektroniko bat desmuntatu duzue? Barruan zituen bozgorailua, kableak, teklak, motorrak ikusi dituzue? Esperientzia hori izan baduzue, berriro jostailu elektroniko bat ikusi duzuenean, ziurrenik, desmuntatu barik zelan funtzionatzen duen errazago susmatu izan duzue.
Batzuetan, inertziek pentsarazten digute gauzak badoazela, eta horrekin bat egin behar dugula ezer zalantzan jarri gabe, bestela berehalako aldaketa motelduko genuke. Baina denboraren eta aukeren ikuspegiak inertziak bere lekuan jartzeko gaitasuna du.
Ziborg hitza sortu zen izaki bizidun hobetu bat deskribatzeko. Gorputz organikoa eta teknologia elkartzean, gorputzaren prestakuntzak hobetuta dituen izaki biziduna litzateke ziborga.
Baina zelan definituko genuke pantailatik begiak ezin kendu bizi den pertsonaren egoera? Eremu digitalean bortizkeria pairatzen duenarena? Bazterkeria jasaten ari denarena?.... Hori, arrakala digitala da ere?
Eskuratzen ditugun datuak zenbat pertsona sartu den, zeintzuk errepikatu duten sarrera eta zenbat denbora batezbesteko egon diren bisitariak, dira. Datuak jasotzeko Matomo analisi etikoa ziurtatzen duen softwarera erabiltzen dugu.