Inprimatutako zinema

Tabakalera

Lantegi honetan software aske, fabrikazio digital eta ehungintzako zenbait estanpazio tresna eta tekniketara hurbilduko gara 16mm-ko pelikularentzako euskarri alternatibo baten bila.

Ezinezko Estazio Metereologikoa // open-weather

Getxoko estazio meteorologikora bisitak egingo dituzte, handik igarotzen diren satelite meteorologikoen seinaleen zain. Zer egin seinalearekin hiritar bezala? Open Weather Komunitatearen lana ezagutuko dugu eta euren ikuspuntu teknofeminista gai honen inguruan.

Atlas. Forma soilekin irudiak eraikiz

Tabakalera

Kurtsoaren oinarri nagusia koloretako paper zatiak izango dira. Paperezko edo kartulinazko forma simpleetatik abiatuta irudiak sortuko ditugu.

Metamapa lantegia: Ikusezina ikusten

Tabakalera

#IkusezinaIkusten topaketaren esparruan, hainbat fenomeno ikusezin bistaratzearekin lotutako ikerketarekin eta aktibismoarekin ari diren pertsonen lana identifikatzea helburu duen lantegia eskainiko da.

Espazio espezieak

Durangoko liburutegia

George Perec-en Espazio espezieak liburua hartuko dugu oinarritzat espazioen eraikuntzaren inguruan esperimentatzeko leku bat hasteko. Material, eskala eta teknika desberdinekin jolastuko gara liburutegian espazio berriak sortzeko.

Sendabelarren destilazio tailerra

Tailerrean sendabelarrak jasoko dira eta alanbikean destilatzen irakatsiko da, Oihane Lekunberri Biezko baserriaren laguntzarekin.

II. Arkeologia eguna

Isuntza/Zubiburuko kobazulora bisita gidatua, paleolito garaiko pigmentuen tailerra​ eta hainbat hitzaldia izango ditugu abuztuaren 11n antolatuko den II. Arkeologia egunean.